Doctor Deseo

Bi urteko atsedenaldiaren ondoren bueltan dira Doctor Deseo taldeko lagunak.  “La fuerza de la fragilidad, palabras ante el espejo” deitzen da Francis Diez kantariak zuzentzen duen taldearen lan berriaren izenburua. “Ospakizun” bat bailiran aurkezten dituzte kantu berri hauek, aldarrikapen bat dira non norberaren barruko minek eta kezkek lagunduta bizimolde hobeago bat posible dela adierazten dute. Makal aldi eta egoera negatiboei buelta ematen di eta alde positiboa ateratzen erakusten diguten kantuak dira.

Taldearen betiko ezaugarria den rock sarkor, bizi eta berezkoari dantzarako doinuak batu dizkiote oraingoan eta dance musikaren ikutuarekin jantzita azaltzen dira non sintetizadore eta teklatuek presentzia berezkoa dute.

8 abestiz osaturiko diskoa da. Hauen artean “Que me quiten lo bailado” kantua azaltzen da, non taldearen hasieretan sorturiko abestia da, hain zuzen “Escupe a la muerte” abestiaren bertsio moldatua. Ohikoa duten moduan ere oraingoan euskaraz abesturiko kantu bat ere egin dute “Nire munstroa” izenburupean.

Diskoarekin batera DVD bat eta liburua aurkitzen ditugu.  Lehenengoan Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin grabaturiko hiru abestiren bideoak datoz eta baita lan berrirako grabatu duten “Adios” kantaren bideoklipa. Liburuari dagokionez taldearen ibilbideko abestien letra guztiak sartu dituzte bertan.

Gotzon Uribe

2018, Maiatza 02