Udaberriko kanporaketak

Iñaki Iturriotz

2018, Apirila 30
Arloa: Bertsoleku

13 kanporaketa izango dira hamaika herritan; aurten lehen aldiz bi kanporaketa jokatuko dira egun berean goizez eta arratsaldez.

Kolore desberdinetako baso baten irudiarekin azaldu nahi da bertso munduak bere barne hartzen duen ekosistema osoa. Izan ere, Txapelketan ikusten dena baino askoz gehiago da Bizkaiko bertsolaritza. Txapelketan bertsolarien lana ikusten da, baina horren atzean ekosistema osoa dago: Elkartea, bertso eskolak, hezkuntza arautuko klaseak, plazak eta abar luzea.

Basoan barrena arakatzen hasita orain arte egin diren kanporaketen inguruko informazioa dakargu. 30 bertsolari inguru pasako dira udazkeneko final laurdenetara eta horretarako puntuazio orokorra izango da erabiliko den formula. Bertsolariek ofizioka zortziko handian eta txikian egin ondoren, bi puntu erantzun eta bakarka neurri librean bi bertso bota behar dituzte egokitutako gaiari erantzunez.  Hiru epailek epaitzen dituzte saioko bertsoak.

Ekaitz Larrazabalek  irabazle Bilboko sailkapen saioan. Bilboko BBK Salan batu ziren bertsozaleak Udabarriko Faseko lehenengo saioan. Horrela geratu ziren puntuazioak:

Ekaitz Larrazabal Gutierrez 'Katxo' 160,5

Asier Legarreta Legarreta 158

Mikel Goiriena Larrazabal 153,5

Peru Astigarraga Murgoitiobeña 140

Maddalen Ruesgas Rasines 134,5

Bikain Urkiri Etxebarria 119

.Malen Amenabarrek irabazi zuen Derion jokatu zen bigarren saioa. Derioko Gurea Aretoa bete-bete egin zen Udabarriko Faseko bigarren saioan. Horrela geratu ziren puntuazioak:

Malen Amenabar 167,5

Aissa Intxausti 156

Mikel Retolaza 151,5

Enare Muniategi 150,5

Iñigo Kortazar 149

Koldo Gezuraga 146

Josune Aramendik irabazi zuen Otxandion hirugarren saioa. Mañondoko gimnasioan batu ziren bertsozaleak sailkapen faseko hirugarren saioan; Horrela geratu ziren puntuazioak:

Josune Aramendi 191,5

Imanol Uria 173

Lurdes Ondaro 159

Aitor Etxebarriazarraga 157,5

Beñat Vidal 157

Jontxu Martinez 144,5

Peru Vidalek irabazi zuen Ondarroako goizeko saioa. Eguneko lehenengo eta bigarren kanporaketa giro ederrean jokatu ziren Ondarroan; bertsozalez bete zen gaztetxea. Horrela geratu ziren puntuazioak:

 Peru Vidal 179,5

Arrate Illaro 178,5

Asier Galarza 173,5

Unai Mendiburu 165

Aitor Ruiz 138,5

Nahia Ibarzabal 134,5

Ondarroako arratsaldeko saioan berriz, Txaber Altube nagusi. Horrela geratu ziren puntuazioak:

Txaber Altube: 185,50

Inazio Vidal:172,00

Lander Ibarluzea:166,50

Iker Apraiz: 162,00

Illart Gumuzio: 153,00

Aitor Arrizubieta: 151

Julen Ibarguengoitia nagusi Gautegiz-Arteagan. Kultur etxean batu ziren bertsozaleak Horrela geratu ziren puntuazioak:

Julen Ibarguengoitia 173

Joseba Barandiaran 168,5

Itxaso Paia Ruiz 167

Igor Galarza 158

Iker Garitagoitia 152,5

Maider Barañano 136,5

Geratzen diren saioek erabakiko dute zein 30 bertsolari pasatzen diren hurrengo fasera. Datozen asteetan beraz, hitzorduak jarrita daude Balmasedan, Elorrion, Getxon kanporaketa bikoitza, Areatzan, Erandion eta Abadiñon. Bertan ezagutuko dira izenak.