GAZTEZULO IX. BIDEO LEHIAKETA MARTXAN

Martxan da aurtengo bideo-lehiaketa... hiru, bi, bat... filmatzen!

Istorioak kontatzea gustuko baduzu, eta, gainera, irudi bidez kontatzeko gai bazara, ez duzu aitzakiarik!

Bideoak emateko epea apirilaren 9an zabaldu zen eta maiatzaren 25era arte egongo da zabalik. Lan guztiak jaso ondoren, epaimahaikideek baloratu eta ekainean Bilboko Euskararen Etxean izango den sari banaketan emango dute irabazleen berri.

Parte hartzeko, nahikoa da honako urrats hauei jarraitzea:

1. Formularioa bete

2. Bideoak online bidalketa-sistema baten bidez bidali (tori.eus edo wetransfer.com) gaztezulo@gaztezulo.eus helbidera

3. Ikusleen botoak ekainaren 4ra arte jaso ahal izango dira Gaztezuloren webgunearen bidez. Ondoren, Gaztezuloren YouTubeko kanalera igoko dira eta webgunean argitaratuko dituzte. Bideoak arin bidaltzen dituzuenok ikuslearen saria irabazteko aukera gehiago izango dituzue!

Lehiaketa honetako sariak ezin erakargarriagoak dira:

1. saria: 1.200 euro

2. saria: 300 euro

Ikusleen saria: webgunean boto gehien lortu duenari GAZTEZULO materialez osatutako oparia emango zaio.

Informazio gehiago eta oinarriak honako esteka honetan jaso ditzakezue: https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gaztezulo-bideo-lehiaketa-2018-2

Hasi istorioak pentsatzen eta errodatzen!

 

 

 

 

 

letrArt

2018, Apirila 18
Arloa: Arteder