Liburu zahar eta aukerakoen azokea

Bilboko Areatzan Liburu zahar eta aukerakoen azokea dago zabalik azaroaren hamarrerarte. 35garrena da eta liburu zaharrak eta aukerakoak eskuratzeko erea dago.

Aukerako liburu esaten jake jatorrizko prezioa ehuneko 20tik gora merketuta daukienei, deskatalogau egin dituelako. Liburu zaharrak, barriz, ehun urte edo gehiagokoak dira, baina barriagoak be sartu leitekez kategoria horretan, baldin eta edizino arraroak edo balio berezikoak badira. 37 erakusmahai dagoz Bilboko Areatzan dagoen liburu zahar eta aukerakoen azokan.

Hauxe da ordutegia: goizeko 11etatik ordubietara eta arratsaldeko bostetatik bederatzietara. Astegoienetan ordu erdi gehiago.

Udane Goikoetxea

2013, Azaroa 05
Arloa: Arteder