Liher

Gotzon Uribe

2018, Otsaila 27
Arloa: Barri music

Liher talde Donostiarrak bere bigarrengo lana plazaratu du egunotan. “Tenpluak Erre” izenburua darama.

Lide Hernando kantariak gidatzen duen tadearen disko berria, 11 abestiz osaturiko lan luzea da eta aurrekoarekin alderatuz oraingoan doinu gogorragoetara jo dute, non rock musika hizpide hartuta doinu psikodelikoen pintzeladak ere azaltzen dira oinarrian. Letrei dagokienez kritika zorrotzak daude berton, ironia erabiliz nagusiki sistema sostengatzen duten egiturak salatzen dituzte, denboraren iragana edo arimen salerosketa ere lantzen dituzten bere testuetan.

Lide Hernando (ahotsa eta kitarra), Iñigo Etxarri (kitarra, perkusioa eta koroak), Joshka Nake (baxua) eta Iker Vazquez (bateria) laukoteak zuzentzen du taldea. 14 hilabete kontzertuak eskeintzen ibili ziren bere aurreko “Hauts” diskoarekin eta azken emanaldietan ikusten zen taldearen sonoridade sendoarekin jarraitu dute. 2017an zehar landutako abestiak dira eta In eta Tio Pete estudioetan grabatu dute lana eta Karlos Osinagak ekoizleak nahastu du diskoa Bonberenea etxean. Martxoaren 08an izango dira Bilboko Kafe Antzokiko Kutxa Beltza aretoan zuzenean.