2018ko Bertso Eguna

Bertso Eguna gaurkotuta agertuko da. Urteetako ibilbidearen parte izan da bertsolariak omentzea eta azken bi hamarkadetan, saio esperimentalak eta tematikoak landu dira. Etorkizunean ibiltaria izango da ekitaldia eta aurtengoa Mungian izango da.

Urtarrilaren 27an izango da egun osoko ekitaldia: goizean, mahai-inguru musikatua izango da; eguerdian, bazkaria eskainiko da eta arratsaldean emanaldi nagusia.

Egitaraua:

Goizean, mahai-inguru musikatua izango da Rafa Rueda eta Maria Rivero musikari eta abeslariekin eta Jon Maia bertsolariarekin.

Eguerdian, bazkaltzeko aukerak: Hiru aukera paralelo eskainiko dira elkarte gastronomikotan eta bakoitzean bikote bana ariko da kantuan: Julio Soto eta Onintza Enbeita Ehiza eta Arrantza Elkartean, Sustrai Colina eta Miren Amuriza Anaitasuna Elkartean eta Igor Elortza eta Jone Uria Guri Zer elkartean.

Arratsaldean, 19:00etan, izango da eguneko ekitaldi nagusia: Amets Arzallus, Manex Agirre, Sebastian Lizaso, Oihana Bartra eta Unai Iturriaga ariko dira kantuan artista gonbidatuekin batera.

 

Iñaki Iturriotz

2018, Urtarrila 15
Arloa: Bertsoleku