Governors

“Z.E.R.O” deitzen da taldearen disko berria eta lau urteko isilunearen ondoren plazaratzen dute. Aldaketa ezberdinak azaltzen dituen lana da, non taldekide berriak daude eta baita abestiak moldatzeko estudioan egindako lana ere.

Taldea Jsang (ahotsa), Jorge (baxua), Ander (gitarra), Heloy (bateria) eta Aitor (gitarra) osatzen dute. Aurreko lanetan hasitako bideari jarraitzen diote non metal doinuak oinarri hartuta pasarte indartsuak beste giro lasaiagoko abestiekin bat egiten dute. Baga-Biga zigiluarekin elkarkidetzan ateratako lana da eta arrakasta handiarekin aurkeztu zuten joan den Durangoko Azokan bertako Plateruena aretoan eskeinitako kontzertu jendetsuan.

Kolaborazioei dagokinez ere tartean S.A taldeko Jimmy izan dute lagun edota Aitor Antruejo kitarrajolea ere besteak beste. Taldeak jorratzen duen estiloa berezkoa da eta eskeintzen dituzten zuzenekoak indarrez beteak daude. Diskoaren azala Nestor Urdanpilleta diseinatzaileak burutu du.

 

Gotzon Uribe

2018, Urtarrila 11