Artea opari Gabonetan

letrArt

2017, Abendua 24
Arloa: Arteder

Joan den igandean jokatu zen Euskal Herriko Bertsolari Txapelketaren finalean ere ikusi genuen, besteak beste, 8 finalistei artelan bana eman zieten opari, euskal artista ezagunen lanak.

Beti pentsatzen dugu artelanak garestiak direla edo ez direla irisgarriak, baina ez da hala. Opari-giroan murgilduta gauden honetan, ideia bat izan daiteke artelanen bat edo arte esparruko zerbait oparitzea, oso opari polita eta esklusiboa izan daiteke: museo baterako bazkide-txartela, esaterako. Horrekin, museorako sarreraz gain, bestelako ekitaldietarako aukera ere izango dugu. Bestalde, arte-galerietara joatea ere beste aukera bat da, hurbildu eta galdetu salgai dauden artelanei buruz, uste baino eskuragarriagoak topatuko ditugu batzuk. Museoetako dendetan ere aurki daitezke pieza bitxiak, esaterako, Guggemheim museoko dendan Miriam Okariz moda diseinatzailearen kamisetak eta sudaderak aurki daitezke, eta Burdinbidearen Euskal Museoan, adibidez, trenetako eserlekuak saltzen dituzte. Hara, ze opari berezia hori!. Bestela ere, badira pieza txikiagoak edo seriazioa dutenak eta opari berezi gisa eros ditzakegunak. 

Gainera, halako opariekin seguru egon zaitezke ez duela inork ezer berdinik edukiko. Jakina, norberak eginak badira, askoz hobe!

Horri buruz hitz egin du Itxaso Mendiluze arte komisarioak, eta, egia esan ez da ideia txarra. Hementxe duzue entzungai.

http://www.eitb.eus/eu/irratia/euskadi-irratia/programak/faktoria/audioak/osoa/5283791/audioa-itxaso-mendiluze-arte-komisarioaren-aholkua-eguberritan-artea-oparitzeko/