Bertso eskaintza Durangoko Azokan

Gainera Jon Maia abenduaren 6an eta 7an, 12:30etik 14:30era izango da mahaian bere argitalpena sinatzen. Potx eta Lotx herriko festetan diskoan Oñatiko Txinparta bertso eskolakoek egin dituzte hitzak eta argitalpen hau ere eskuragai izango da. Abenduaren 7an, arratsaldez, Potx eta Lotx pailazoak egongo dira stand-ean eta abenduaren 8an, 11:30etik 14:00etara, Xabier Amuriza egongo da Hauei azken urteetan ateratako argitalpenak sinatzen. 

Bertsolari aldizkariak ere berrikuntzaz beteta dakar zakua Durangoko Azokara.

“Arditutakoak” komikia (108. alea)

Ipar Ameriketako euskal artzaien inguruan, eta euren bertsoak hartu dituzte gidoiaren ardatz gisa. Historioa Western eta Road Movie arteko hibrido bat da, euskal ukitu nabarmenarekin eta bizi-bizia.

Euskal Herriko Bertsolari Txapelketari buruzko lan berezia (107. alea)

Txapelketen historiari errepaso berezi bat da. Txapelketa horien testigu ilustreen eskutik. 60ko hamarkadako txapelketak, 80koak, 90 hamarkadakoak, 2000 hamarkadakoetakoak ere.

NORK – 2. edizioa (100. alea)

Nork hil du Andoni Egaña? Aurten agortu ere egin eta 2 edizioa atera dute Azokan salgai jartzeko.

Txapelketa Alternatiboak (106. alea)

Txapelketa Nagusiaren urtea izanik ere, Txapelketa alternatiboei erreparatu nahi izan zaio.

Beira Taldearen CD berria, Braillean’ Beira taldearen hirugarren diskoa da oraingoa. Hamaika kanta berrik osatzen dute disko hau. Jon Martinek idatzitako bertsoei doinua jarri die Igor Arruabarrenak eta Urtzi Olaziregi, Gari Amundarain eta Mikel Arruabarrenak.

Puntutan Agenda Aste bistako agenda izango da eta astero, Andoni Egañaren ekarpen bat aurkitu ahal izango da, bai bertso ibilbidetik, bai bere bizipenetatik…

Bertsolari Liburuak: Joxe Agirre, Imanol Lazkano, Jon Lopategi, Jose Luis Gorrotxategi, Xabier Amuriza… Bertsolarien biografiak eta bertsolaritzari buruzko liburuak.

Zuzenean ikusgai eta entzungai

Abenduaren 7an, Ahotsenean, Berriak jaio ginen liburuaren aurkezpena egingo du Jon Maiak 12:00etan. Egun berean, 16:00tan eta Saguganbaran, Plaza irrintzika emanaldia eskainiko da.

Abenduaren 8an Harria maitasun istorioa eskainiko du Iñaki Perurenak 17:00etan Ahotsenean, eta hurrengo egunean, gune berean baina 12:00etan, Ane Labakaren eta Beatriz Egizabalen Erradikalak gara ikuskizuna.

Iñaki Iturriotz

2017, Abendua 07
Arloa: Bertsoleku