Ze Esatek

2009an sortua, taldearen 5 diskoa da honakoa. Euskal Herriko eszenan ezagun bilakatu ziren beraien ska doinue esker eta  hainbat plaza eta aretotan aritu izan dira denbora guzti honetan.

Disko berrian  ska doinua alboratu dituzte rock musikan eta honen albo estiloetan sakontzeko, hala nola, punk eta hardcore melodikoaren erabilera gailentzen delarik. Diskoa joan den udan grabatu zuten Haritz Harreguy teknikariarekin Higain estudioan.

Musikari lagun asko dituen taldea da Ze Esatek! eta oraingoan kolaborazio ugari izan dituzte, hala nola Pello Armendariz, Libe edota Gatibu taldeko Alex Sardui aritu dira beste batzuen artean. Lan berri honetan Sustrai Colinak ere lagun du, bereak dira diskoko hiru abestiren letrak. Baga Biga zigiluarekin plazaratu dute lan berria.

 

 

Gotzon Uribe

2017, Abendua 19