Berri Txarrak

Bertan aurkitzen da The Blasting Room deitzen den estudioa, han aritzen da ekoizle moduan Bill Stevenson laguna. Descendents punk-rock talde esanguratsuko baterijolea da bera eta Berri Txarrak aurretik elkar ezagutzen zuten. Gauza jakina da taldeak duen zaletasuna punk eta hardcore doinuetan mugitzen diren talde eta artistekiko, Stevenson horietako bat da, musikari eta ekoizle trebea eta urte asko daramatzana jarrera bati lotua.

Taldearen disko berriaren oinarrian rocka aurkitzen da, modu sendo eta finko batean. Melodiaren erabilera trebe eta erritmoekin jolasteko maisutasunak biribiltzen dute “Infrasoinuak”, non letren etorria esanguratsua den, Urbizuren habilezia nabaria delarik alor honetan.

Aipatzen dute ez dela disko apurtzaile bat baizik jarraipen estilistiko bat azaltzen duen lana dela. “Infrasoinuak” indarrez datorren lana da, zuzena eta arina. Diskoaren azala eta iruditegia Simón Prades diseinatzaileak burutu du.

Taldea zuzenean ikusteko aukera martxoaren 17an izango da Barakaldoko BEC erakustazokan. Aurretik Txinan, Japonian, Indonesian eta Tailandian arituko dira.

 

 

 

Gotzon Uribe

2017, Abendua 04