Elhuyarren Zientzia Azoka martxan

Elhuyarrek martxan jarri du 2017-2018 ikasturteko Zientzia Azoka. Zientzia-hezkuntza formalaren osagarri izateko helburua du egitasmoak, oinarrizko eta zeharkako gaitasunak landuz, Ikerketan Oinarritutako Zientzia Hezkuntza metodologiaren bitartez.

Norentzat da? DBH eta Batxilergoko 12-18 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago. Talde txikitan, ikerketa-proiektu bat nahiz proiektu teknologiko bat diseinatu eta garatuko dute, unibertsitateko ikertzaile profesionalen laguntzarekin.

Izen ematea: web gunean sartu eta jarraibideei kasu egin.

Aukera polita zientziaz gozatzeko eta egindako proiektua lau haizetara zabaltzeko Bilbon ospatuko den Zientzia Azokaren festan, Bilbon, 2018ko apirilaren 21ean.
2017ko festaren laburpena ikus dezakezue bideo honetan:

 

Kontaizu

2017, Urria 18
Arloa: Big Bang