Patxuko Nice

Gotzon Uribe

2017, Urria 18
Arloa: Barri music

“Hego haizea, ego querido” deitzen da Patxuko Nice taldearen disko berria.

Patxuko Nice taldearen ibilbideko hirugarren diskoa da honakoa eta taldearen sortzaile eta buru Sergio Ordoñez “Patxuko” eta Jon Mari Beasain aurkitzen ditugu, beraiei Ernesto Villar, Dafnis Linares eta Eneko Fernandez musikariak batzen zaizkie. Joxe Ripiau eta Esne Beltza taldeetan ezagutu genuen Sergio eta geroztik Patxuko Nice taldearekin ibilbide propioa burutzen ari dira.

Lan berria 11 abestik osatzen dute eta erritmo nahasketa nabarmena dela ikusten dugu. Erritmo beroak eta solteak, besteak beste Zea Mays taldeko Aiora Renteria eta Glaukoma taldeko Juantxo Arakama izan dituzte kolaborazio lanetan. Diskoa Arrasateko Mauka Musikagintza zigiluarekin plazaratu dute. Irun hirian kokatzen den taldea da eta beraien musikan pop, rock, ska eta cumbia doinuak aurkituko ditugu.