Baigorritik Barakaldora, bertsoa ahoz aho

Iñaki Iturriotz

2017, Urria 02
Arloa: Bertsoleku

Bertsolari Txapelketa Nagusiko lehen final laurdena jokatu zen Baigorrin. Mikel Artola, Aimar Karrika, Beñat Ugartetxea, Alaia Martin, Xabi Maia eta Ander Lizarralde izan ziren kantuan eta Alaia Martin izan zen garailea

"Komisaldegitik deitu dizute agertu dela esanez" gaiari erantzun zioten bertsolariek hiru bertsotan kartzelako lanean: Mikel Artolak mugikorra berreskuratzea hartu zuen gaitzat, Beñat Ugartetxeak eraztuna, Aimar Karrika, Alaia Martin eta Xabi Maia seme-alaba komisaldegian agertu zaien gurasoak izan ziren; eta Ander Lizarraldek laguna hilik agertu zaionaren paperetik abestu zuen.

Puntuazioa:

Alaia Martin 712

Aimar Karrika  651,5

Beñat Ugartetxea 631,5

Ander Lizarraldek 627

Mikel Artolak 620

Xabi Maiak 598,5

Alaia Martin azaroaren 1ean Irunen jokatuko den finalaurreko saioan izango da aurrez zehaztuta zeuden Aitor Sarriegi eta Maialen Lujanbio bertsolariekin batera.

Seguran, bertso eskolen egunean izan zen kanporaketa

700 bertsozaletik gora bildu da Segurako Baratze pilotalekuan. Oier Suarezek egin zituen aurkezle lanak eta bertsotan Unai Gaztelumendi, Nerea Elustondo, Felix Zubia, Ander Fuentes "Itturri", Jon Martin eta Beñat Iguaran aritu ziren.

Kartzelako lanean, honako gaia aurkeztu zien Oier Suarezek: "Prentsaurrekoa ematen ari zara. Galderen tartean, azken galdera bat egin dizute. Erantzun gabe, egin duzu alde". Unai Gaztelumendik eta Nerea Elustondok futbolaz aritu ziren; Felix Zubiak eta Ander Fuentesek Kataluniako erreferendumari eskaini zioten kartzelakoa; Jon Martinek txapelketan nahi baino okerrago aritu den bertsolari eman dio ahotsa eta Beñat Iguaranek Mikel Goñiren kasua hartu du abiapuntu bezala.

Puntuazioa:

Jon Martin: 673,5 

Nerea Elustondo: 665,5  

Beñat Iguaran: 655,5

Ander Fuentes: 629,5

Unai Gaztelumendi: 620

Felix Zubia: 594

Jon Martinek lortu du zuzenean finalaurrekoetan aritzeko txartela. Hala, lehen finalaurrekoan kantatuko du Bastidan, urriaren 28an Igor Elortza eta Sustrai Colinarekin batera.

Igande euritsua Leitzan

Mila eta berrehun ikus-entzule elkartu dira Leitzako udal kiroldegian. Oihana Iguaran, Julio Soto, Agin Laburu, Oihana Bartra, Unai Agirre eta Iñaki Apalategi bertsolariak aritu dira kantari Maider Ansak gidatuta.

Gaurko kartzelako gaiak horrela zioen: "Zure giltza sortatik, giltza ateratzen ari zara". Udaleko bere kargua uzten ari denaren paperetik aritu da Oihana Iguaran; bikotekidearekin harremana eten berri duenaren ahotik Julio Soto; gurasoen etxetik doanaren semea izan da Agin Laburu; diru gabe etxera itzultzen den gaztea izan da Oihana Bartra; eta etxerik gabe geratu direnen kasua azaleratu dute Unai Agirre Iñaki Apalategik.

Puntuazioa:

Oihana Iguaran: 714

Agin Laburu: 686

Iñaki Apalategi 685

Julio Soto: 678,5

Unai Agirre: 674,5

Oihana Bartra:619,5

Durangon azaroaren 12an jokatuko den finalaurrekoan izango da Oihana Iguaran; Aitor Mendiluze izango du bertsokide, oraindik zehazteke dauden beste lau bertsolarirekin batera.

Final laurdenak, erdi bidean

Hiru final laurden jokatuta, beste hiru daude jokatzeke. Zallan eta Zumaian eta Tolosan izango dira hurrengo hitzorduak

Lanak eta epaileak

Hiruna bertso zortziko handian, hiruna bertso zortziko txikian txikian, banaka puntua emanda hiruna bertso, hamarreko txikian beste hiruna eta kartzelako ariketan gai berari buruz hiru bertso doinu eta neurri librean da final laurdenetako atalean bertsolariek egin beharreko lana.

Epaile lanetan, Maite Sukiak, Jurgi Fuentesek, Karlos Ibargurenek, Jon Abrilek, Aitor Jimenezek eta Iñaki Aurrekoetxeak jardungo dute saiorik saio.