Bertso udalekuak, aisialdia eta bertsoa eskutik hartuta

Orio, Irañeta, Bidarrai, Muxika eta Zuhatza dira bertso udalekuak antolatu diren herriak.

Guztira, 200 gaztek baino gehiagok gozatu dute bertsolaritzaz uda honetan.

Hogeigarren urteurrena bete duten honetan, 9 eta 18 urte bitarteko 200 gaztek baino gehiagok hartuko dute 50 hezitzailek lagunduta, bertsolaritzaz gozatu dute aisialdi eta kirol ekintzekin batera, bertsolariak ezagutu eta zuzenean entzuteko aukera ere izan dute.

Lehen txanda, Gipuzkoako kostaldean

12-13 urte bitarteko gazteak Orioko Itxaspe baserrian egon dira. 38 ikasle. Eguraldia lagun, hondartzaz gozatzeaz gain, Orio ezagutzeko pista jolasak egin zituzten.

Bigarren txanda, mendiaren magalean

13-14 urteko gazteen txanda Irañetako Juantzirena aterpetxean izan da. 35 gazte eta 9 hezitzaile batu dira bertan. Aralar eta Andia mendizerren magalean gozatuko dute bertsolaritzaz. Eskulan tailerrak, txangoak eta kultur sorkuntza lantzeko saioak ere antolatu dira: horietan, literatura, dantza eta antzerkia izan dituzte aukeran.

Hirugarren txanda, urdaibaiko naturan

Muxikan 15-16 urte bitarteko Euskal Herri osoko gazteak elkartuko dira; 45 guztira, 9 hezitzailerekin. Hamar geltokiko bidaia proposatu da udaleku hauetan: lotsaren geltokian, oroimenaren eta memoriarenean, zaintzaren geltokian eta beste hainbatetan, antzerki tailerrak, oroimen historikoaz solasaldia eta sentimenduen adierazpenaren inguruko hausnarketa egin dituzte, besteak beste. egingo da Lekeitio, Mundaka, Ea eta inguruko herrietan ere egon dira gaztetxoak.

Laugarren txanda, Errobi ibaiaren ertzean

17-18 urteko gazte helduenak Bidarrain izan dira. 26 lagun eta 7 hezitzaile, Iparla mendiaren magalean direla eta Errobi ibaiaren magalean, txangoak, raftinga, clown tailerra, bertso-pintxo-poteoa, generoaren inguruko hausnarketa, akelarrea,... egin dituzte.

.Bosgarren txanda, uhartean

9 eta 11 urte bitartekoak abuztuaren amaieran izango dute aukera bertso udalekuez gozatzeko. Zuhatzan, (Araba) Ur kirolak eta, jolasak egiteaz gain bertsoz abordatuko dute irla magikoa.

 

 

 

 

 

Iñaki Iturriotz

2017, Abuztua 01
Arloa: Bertsoleku