Gorputza, sorkuntza eta hitza: mugi gaitezen!

letrArt

2017, Uztaila 05
Arloa: Arteder

Donostiako Tabakalerak aurten ere antolatu ditu udarako ikastaro eta mintegiak; gorputz adierazpena lantzeko honako hau, besteak beste.

steartea, 2017ko Uztailak 25 > Ostirala, 2017ko Uztailak 28

Uztailaren 25etik 28ra (asteartetik ostiralera), 10:30etik 13:30era izango da mintegia Ubiken, Tabakalerako sorkuntza liburutegian. Tailerra euskaraz eta gaztelaniaz izango da, 16 urtetik gorakoentzat da, eta doan.

Mintegi honetan, dantzaren bitartez, gorputzaren sentipenei eta barruan gordetzen den guztiari ireki nahi dizkiote ateak antolatzaileek. Mugimenduak eskaintzen dituen aukera guztiak biziko dituzue tailer honetan, zeinek bere erritmoan. Espazio aske eta irekian landuko dira, inoren epaiak lotsarazi edo kikilarazi gabe, eta batek bestea aberastuko du, eta hori lortzeko hainbat teknika erabiliko dituzue: gorputz-adierazpena, adierazpen artistikoa, gorputz-kontzientzia, arnasketak, masajeak, isiltasuna, musika, metaforak eta mugimendu askea.

Dinamika horien guztien bidez norbanakotik taldera bidaiatzea da helburua, taldearen esperientziak aberastu egiten duelako bertan sortzen diren harremanei esker.

Garrantzitsua da jakitea ez dela dantzan esperientziarik behar mintegi honetan parte hartzeko, bakoitzak bere modura egingo du, aske, eta saio bakoitzean gai bat jorratuko da mugimenduaren, arte plastikoaren eta hitzaren bidez.

Baina adi!, izena emateko epea uztailaren 25era arte edo lekuak bete arte egongo baita zabalik. Hemen eman dezakezue izena.

Saio bakoitzean, gai bat jorratuko dugu mugimenduaren, arte plastikoaren eta hitzaren bitartez. 

Aukera bikaina da urte osoko zurruntasun eta tentsio guztiak askatzeko.