Eleberri, ipuin eta poesia lehiaketak

Baina seguru bakan batzuk letrak dantzan jartzeko irrikan egongo zaretela; derrigorrezko gaietatik kanpoko kontakizun, pentsamendu, iritzi eta narrazioak zeinek bere erritmora eta inposaketarik gabe idazteko gogoa izango duzue. Zuentzat, uda sortzen eta sortzen emateko prest zaudetenontzat, hainbat lehiaketetarako epeak zabalik daude, udan sortzen duzuena, edo erdibidean utzita duzuen hori amaitu eta aurkeztera animatzen bazarete.

Hona hemen horietako batzuk:

Uztailaren 15era arte, Lazarillo Saria ,  0-11 urteko haurrei zuzenduriko album ilustratua, gehienez 32 orrialdeko luzera (DIN A-3) azala barne, eta 3.000 euroko saria.

Abuztuaren 6ra arte, "Pedro de Atarrabia” Literatur Sariketa, Atarrabiako Udalak antolatua, narrazio laburrak eskatzen dira, gehienez ere 20.000 karakterekoak eta 2.500 euroko saria dauka.

Irailaren 2ra arte, Ignacio Aldecoa saria, Arabako Foru Aldundiak antolatua, 10-25 orrialdeko ipuinak eta saria, 4.000 eurokoa.

Irailaren 15era arte, Edebe Sariak, haur eta gazteentzako eleberriak, 20-80 orrikoa haurrentzako eleberrien kasuan, eta 80-200 orrikoa gazteentzako eleberrietarako. Sariak, 25.000 eurokoak. 

Irailaren 23ra arte, Kutxa Irun Hiria (Bi urtez behin), Olerkia eta eleberria, eta sariak 15.000 eta 25.000 euro artekoak.

Irailaren 30era arte, Ala Delta Saria (Haur literatura), Edelvivesek antolatu, edozein genero, 50-120 orrialde bitartekoa, 12.100 euroko saria.

Irailaren 30era arte, Julene Azpeitia, Zumaiako Udalak antolatua, 6-15 folio arteko ipuinak, eta 3.000 euroko saria.

Irailaren 30era arte, Agustin Zubikarai Nobelak sortzeko beka, Ondarroako Udalak antolatua, nobela laburra, 2-4 orrialdeko luzera, 6.000 euroko saria

Hainbat genero eta luzera bildu ditugu, emankorrenok zein justuxeago ibiltzen zaretenok, denek aukera izan dezazuen.

Ez utzi letrak dantzatzeari, astindu luma horiek!

 

letrArt

2017, Ekaina 19
Arloa: Arteder