Gastem

Kontaizu

2017, Ekaina 08
Arloa: Big Bang

GASTEM, ekintzailetza-proiektu berritzailea da. Ikasturte honetan Ikastolen Elkarteak eta Mondragon Unibertsitateak elkarlanean ari dira proiektua laster abian jartzeko.

Gipuzkoako Foru Aldundiak lagunduta, hiru urteko proiektua garatzen hasi dira elkarlanean Ikastolen Elkartea eta MU. Berrikuntza proiektua STEM alorrean kokatzen da (z eta helburua du gazteekin ekintzailetza teknologikoa bultzatzeko urratsak egitea, hezkuntza-etapa guztiak uztartzearekin batera.

Zer da STEM? eta STEAM? Zientziak, teknologia, ingeniaritza eta matematikaren uztarketaren ingelesezko laburdura da lehenengoa. Irakasgai guzti horiez gain sormena gehitzen zaionean proiektuari STEM akronimoa STEAM bihurtzen da ( a=art).

Lehenik, informazioa biltzeaz gain, aurten enprendizaiaren egoeraren diagnostiko bat egin dute. Horretarako Gipuzkoako garapen-agentzien arduradunak elkarrizketatu dituzte euren ikuspegia jasotzeko:  gazte ekintzaileak hezteko zer landu beharko litzatekeen ezagutzeko. Aldi berean,  helburu pedagogiko horiek betetzeko, munduan martxan dauden proiektuak arakatu dituzte.

Hori dela eta, Flandeseko Koortrijk Unibertsitatean izan dira Mymachine ekimena zuzenean ezagutzeko, bat baitator GASTEMen helburu didaktikoekin: besteak beste, ikasleek ildo komun bat izango dute sormena eta ekimena lantzeko, Lehen Hezkuntza-Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Unibertsitatea lotuta.

      

Datorren ikasturtean, bigarrenean, zein metodologiarekin eta zein fasetan arituko diren diseinatuko dute. Hirugarrena, berriz, esperimentazioarena izango da, zenbait ikastolatan MUko ingeniaritza-ikasleekin elkarlanean burutuko dena.

       

Laguntzailea: