Fosfato inorganikoak, bizitzaren oinarri

Kontaizu

2017, Maiatza 15
Arloa: Big Bang

FOSFATO INORGANIKOAK, GURE BARAZKIEN OINARRI

Fosforo urritasunak, landareen hazkuntza eta produktibitatea baldintzatzen du munduko lurralde askotan. Lur asko fosforoan baxuak izanik, elikagai hau eransten zaie, laborantzaren kalitate eta errendimendua hobetzeko. Hainbat fosfato molekula desberdin osa daitezke, dituzten fosforo atomoen arabera, baina, nekazaritzan ohikoena azido fosforikoa da. Pirofosfatoaren hidrolisiaren bidez, pirofosfatoa eta ura elkartuz, azido fosforikoaren edo azido fosforikoaren ioi bat sortzen da.

  H4P2O7 + H20 = 2 H3PO4

Azido fosforikoaren molekula        P2074- + H2O = 2 HPO42-

Nahiz eta beste ongarri mota batzuetan fosfatoa, nitrogenoa edo beste elementuren batekin elkartzen den, azido fosforikoaren erreakzio kimikoan hiru elementuk hartzen dute parte, oxigenoak, hidrogenoak eta fosforoak hain zuzen. Hidrogenoa, metala da, hau da, elektroiak galtzeko erraztasuna du, eta ekuazio kimikoan argi ikusten den bezala, kasu honetan ere elektroiak galtzen ditu, ioia osatuz. Oxigenoa eta Fosforoa aldiz, ez-metalak dira.

Azido fosforikoaren molekula, hiru atomo hidrogeno, lau atomo oxigeno eta fosforo atomo batez osatua dago, eta 98g/mol-eko masa molarra du. Parte hartzen duten elementuak banaka aztertuz, hidrogenoaren masa atomikoa 1u da, oxigenoarena 8u, eta fosforoarena 15u. Elementu hauen konfigurazio elektronikoari erreparatuz:

 

Hidrogenoa            Oxigenoa             Fosforoa

1s1                                                     1s2                              1s2

                                   2s2   2p4                                      2s2   2p6

                                                                       3s2    3p3

Hasieran esan bezala, nekazaritzarako elementu oso garrantzitsu bat da azido fosforikoa, landareen hazkuntzan eragin handia baitu, elikagai bezala jokatuz. Hala ere, elementu kimiko bat denez, nekazari askok ez dute ondo ikusten ongarri mota hau, produktu ekologikoak ekoizteko ideia horren ondorioz.

 

Informazio iturriak:

https://es.wikipedia.org/wiki/Fosfato

https://www.ipni.net/publication/nss-es.nsf/0/0D2D851649D0F67585257BBA0059A466/$FILE/NSS-ES-02.pdf

https://es.wikipedia.org/wiki/Pirofosfato

Egilea: Alaitz, DBH3-ko ikaslea