Nesken artean

Kaixo Agurtzane,
 
Amets naiz, sarri jarraitzen dut zure txoko hau, eta azkenean erabaki dut nire nahasmena zeuri luzatzea. 16 urte ditut. Orain arte ez dut bikotekiderik izan, eta inoiz enrollatu izan naiz mutil batekin edo bestekin. Ez dira izan rollo serioak, eta egia esateko urrunegi ere ez naiz heldu, ez dakit zergatik. Baina orain dela gutxi ikastolara neska berri bat heldu da, eta uste dut maitemintzen nabilela.
 
Estu eta larri nabil, ez dakit berak zer pentsatzen duen, gela berean gaude eta lagunak izaten ahalegintzen naiz...Ez diot inori esan, nire lagunek flipau egingo zuten...ni ere zuhurtz eginda nago...Ez dakit zer egin..
 
Kaixo Amets,
 
Mila esker zure zalantzak gurekin konpartitzearren. Ez da bat ere erraza gure barreneko borroka entzutea, eta are gutxiago ulertzea.
 
Teoriak, telebistak,liburuak, lagunek, hezitzaileek... sarri esaten digute gure bizitzaren zehar edozein momentutan sentituko dugula nonorenganako erakarpena, maitemina, desioa .... Esan esaten digute, neskak edota mutilak izango direla jomuga...Eta jakin badakigu. Baina sarri gure sexu bereko bat ez da egoten gure burutazioen “kiniela horietan” , lagunen artean hitz egiten da, baina ez dugu alboan izaten neskeen bikoteak. Buruak jakin badaki, baina gure esperientzian ez bada horrelakorik izan , bapatean agertzen denean , zelan ez gaitu nahastuko ba!
 
Baina gure senak, barrenak, sabelak, bihotzak, haragiak, azalak ...berba egiten digu. Eta ozen ekartzen digu gure bihotzen taupaden ohiartzuna, gure egonezinaren urduritasuna, gure algara inuzentearen poza, gure aluaren umeltasuna, gure berba eskasiaren berbaldi traketsa, gure zalantzen berri ...
 
Orduan badakigu, orduan jakin badakigu erakartzen nauela, bera desiatzen dudala, bere laguna izatea gura dudala ,bere alboan nahi dudala, gustatzen zaidala, maitatzen hasi dudala ....Nor ?,eta bera...eta bera... neska bat da...Ta orduan egonezinaren sentsazio itogarria argudiotekara eramaten dut...Nire burura. Eta nire buruak ezin du argudiatu, berak badaki gerta zitekeela. Baina berriro ere nahastu egiten da beldurra lotsarekin. Bizitzen nabilenari azalpena bilatzeko, sentitzen dudana kolokatzeko, nire hurrengo pausuak kontrolatzeko ... Eta ezin...borroka amaigabea, ezin delako horren kontra jo.
 
Bizitzen duguna da bizi behar duguna. Horrek dakirzkidan sentimendu, emozio, burutazio kudeatzen ikasi egingo dugu, bizitzen gabiltzan bitartean aberastuko naiz. Ongi etorriak kolore anitzetako errealitatera. Maitasunaren, desioaren, bildurren, lotsen eta ezjakintasun mundua denontzat da berdin, gazi-gozoa den esperientzi zoragarri bat da eta.
 
Seguru nago zure barrenari kasu eginez gero bilatuko duzula bidea. Zailena da norberaren buruari baimena ematea sentitzen dabilena sentitzeko...Bazabiltza bera ezagutzen, berari erakusten non zauden, zuk estimatzen duzun unean esango diozu (gura izanez gero) zure sentimentuak zeintzuk diren.
 
Bidai honetan lagunminak oso garrantzitsuak dira, barrenak uzteko, beldurrak baretzeko, zure prozesuan laguntzeko ... Senitartekoak ere hor daude, batzuekin errazago egingo duzu berba beste batzuekin baino, aprobetxatu konfiantza daukazunarekin, edo behar izana duzunarekin zure barrena askatzeko. Konpartitzeak askatzen gaitu, idartzen gaitu, laguntzen gaitu. Gainera gehienetan asko ere zabalagoak dira pentsatzen duguna baino. Nahiz eta hasieran “flipeu”. Zeu be flipetan zabiltza...
 
Saiatu maitakorra izaten sentitzen duzunarekin, gero eta zabalagoa izaten zure buruarekin...errazago izango da zaren moduan azaltzea, eta ingurukoek ere onartzea. Egia esan, egun, nahiko onartuta dago neska bik edo mutil bik bikoteak osatzea, gero eta ageriagoa da. Baina batzuetan ez da erraza, iguel batzuei kostatu zaie. Norberari ere..., geure buruarekin bat egitea asko kostatzen zaigu. Halan da be esan beharra dago badaudela oraindik ere horrelako harremanak begi onez ikuste ez dutenak . Baina arazoa eurena da, ez zeurea!!

Gozatu bidaia, aukera paregabea duzu zutaz gehiago ikasteko, neska zoragarriak ezagutzeko eta desioaren itsasoan murgiltzeko.

 

Kontaizu

2017, Martxoa 28
Arloa: Jo ta jo