Finalaurrekoak erabakita

 

Guztira 30 bertsolarik abestu dute kanporaketetan. Orain ostera, aurpegi berriak izango ditu bertsolari txapelketak.

2014ko edizioan finalista izan zirenak: Jone Uria, Oihana Bartra, Etxahun Lekue, Onintza Enbeita eta Xabat Galletebeitia.

Kanporaketetako saioetako irabazleak ere zuzenean sailkatu dira aurrera: Miren Amuriza, Eneko Abasolo, Beñat Ugartetxea, Ibon Ajuriagogeaskoa eta Nerea Ibarzabal.

Azkenik, puntuazioz sailkatu direnak: Ander Elortegi, Aitor Bizkarra, Imanol Uria, Txaber Altube, Mikel Goiriena, Joseba Barandiaran, Joseba Artza eta Julen Erezuma.

Beraz, hauek  izango dira finalaurrekoetako hiru saioak. Bertso saio bakoitzeko irabazlea zuzenean pasatuko da finalera eta gainontzeko bostak puntuazioz.

Azaroaren 19an, Markina-Xemeingo Uni Frontoian, 17:30ean

 Eneko Abasolo

 Jone Uria

 Joseba Barandiaran

 Nerea Ibarzabal

 Oihana Bartra

 Txaber Altube

Azaroaren 27an, Basauriko Artunduaga polikiroldegian, 17:30ean

 Aitor Bizkarra

 Beñat Ugartetxea

 Imanol Uria

 Joseba Artza

 Onintza Enbeita

 Xabat Galletebeitia

Abenduaren 3an, Larrabetzuko udal frontoian, 17:30ean

 Ander Elortegi

 Etxahun Lekue

 Ibon Ajuriagojeaskoa

 Julen Erezuma

 Mikel Goiriena

 Miren Amuriza 

Iñaki Iturriotz

2016, Azaroa 17
Arloa: Bertsoleku