Jeloskor

Agurtzane Ormatza
Aupa Agurtzane,
Bea naiz eta oso jeloskorra naiz. Ezin dut jasan nire mutila beste neska batzuekin berriketan eta irribarrez ikustea. "Ez izan tontoa" esaten diot nire buruari, badakit tontakeria bat dela, baina ezin dut ebitatu, barrua sutan jartzea. Eta ez da nire kuttunak mesfidatia izateko arrazoiak eman dizkidalako. Nik dakidala, fidela izan da beti. Agobiatuta nago, azkenaldian askotan hasarratzen gara hori dela eta. Zergatik gertatzen zaigu? Nire buruarengan konfidantza falta dudala izango da? Bera galtzeko beldurra? Nola konpondu dezaket arazoa? Bea
 
Aupa Bea,
Mila esker zure barrenak hustutzearren. Harremanak ez dira errazak izaten, batez ere gure barrua urduritasunaz josita dagoenean. Gure bihotzeko kuttuna aurkitu dugula sentitzen dugunean, sarri bera galtzearen beldurra agertzen da. Egoera hori kolokan jartzen duen ezerk, seguru asko kolokan jartzen gaituela. Sentsazioen marejada kudeatzea ez da lan makala izaten.
Bea, antza denez badakizu inork baino hobeto zer gertatzen zaizun, zure buruak argi dauka zein dan egoera. Hau da, elkar maite duzuela, bakoitzak bere lagunak (neskak zein mutilak)
izatea zuon egunerokotasuneko parte dela, biontzako ere aberasgarria bezain ezinbestekoa dela eta beharbada zaila egiten zaizuela egoera batzuk kudeatzea.
 
Alde batetik uste dot garrantzitsua dela zeure buruari indarra ematea, zure barrena gozotasunez elikatzea. Hau da, zure familian, lagunen artean, ikastolan, mutilagunagaz daukazun harremanean seguru nago behin baino gehiagotan esan dizutela gauza positiboak, politak, gozoak, maitagarriak ....Seguru nago behin baino gehiagotan zure bizitzan sentitu izan duzula zure baitan lore eder bat daukazula, gutxitan ateratzen bada argitara. Horiek denak zure buruari gogoratzen badizkiozu...ez duzu derrigorrezkoa izango zure eskuan lotuta izatea inor maitasun hori sentitzeko. Ez da erraza baina, bidea hasita daukazunez...
 
Bestetik, zure mutil lagunarekin berba egin duzu behin baino gehiagotan baina beharbada beti ere exijentziaren aldetik, edo errutasun sentimenduaren aldetik. Beharbada berak zure angustia ikusita behin baino gehiagotan ez dizu esan neska batekin egon dela berbetan, edo horrelakorik... Beharbada laguntzeko egin duena, behin baino gehiagotan gehiago beldurtu
zaitu. Zer iruditzen zaizu biok zuon beldurraz berba egiten baduzue, batez ere zuon desioaz gozatzeko eta, zuon beldurrak ez elikatzeko? Zure konfiantzazko lagun on batekin konpartitzea, barrena askatzea ere , oso lagungarria da.
 
Eta egunean zehar pentsamendu-matraka hori burura datortzunean kanpora bota BEREHALA, EZ ELIKATU, arnasa hartu eta zeure buruari zerbait gozoa esaiozu...Hasieran ez duzu
lortuko, TRAINNINGA beharrezkoa da. Baina ahalegina egin lortu arte...batzuetan luze doa baina azkenean lortzen da. Oso burugogorra izan behar da, gure beldurrak berehala
egonkortzen dira eta konturatu gabe gu menderatzen gaituzte eta.
 
Animo eta besarkada handi bat!
 
agurtzane

Agurtzane Ormatza

2016, Uztaila 13
Arloa: Jo ta jo