Zakil handia, bagina txikia

Agurtzane Ormatza

2016, Ekaina 06
Arloa: Jo ta jo
Kaixo Agurtzane,
Getxoko mutil bat naiz, 15 urte ditut. Nik uste dut nire zakila handiegia dela, eta jakin nahi dut ea zer gertatu daiteken inoiz neska batekin enrollatzen banaiz eta bere bagina txikia baldin bada.
Kaixo!
 
Mila esker nigana jotzearren zure kezkari bidea emateko. Ez da bat ere harritzekoa zure adinean horrelako zalantzak piztea. Alde batetik nerabezaroan gorputz aldaketa izugarriak ematen dira, eta ez dakigu noizarte izango diren.Zalantzan bizitzea sasoi hortako ezaugarrietariko bat da. Bestetik, mutilen kasuan zakila da burukomin gehien ematen duena. Beraz ez da harritzekoa.
 
Zakilaren eta baginaren tamainak, zenbat buruhauste.
 
Zakila. Dakizunez bere tamaina oso aldakorra da. Errelajatuta dagoenean zakilen arteko tamainak oso desberdinak dira, baina erekzioa sortzen denean tamainak nahiko antzekoak dira. Gertatzen dena da, mutil gehienek ez dutela ikusten bata besteeen aurrean euren zailak erekzioan, beraz erreza izango da mutilen arteko hika mikak. Gizarteak ere ez du laguntzen, presio nahiko jartzen baitu tamainan eta.
 
Bagina. Bagina pentsatzen dugun baino askoz be malguago da. Errelajatuta bezain exzitatua badago errez zabaldu, handitu eta luzatu egingo da. Gehienetan sartzen denearen tamaina hartuz. Beraz printzipioz ez du zertan egon behar inolako arazorik.
 
Bi pertsona, bi gorpuz, bi bizitza, bi modu ...batzen direnean denbora behar izaten dute elkar ezagutzeko, konfiantza hartzeko eta jakiteko zelan jolastu eta gozatu plazeraren bidean. Batzuetan gure bildurrak, lotsak, espektatibak zarratzen dituzte gozamenaren bideak. Eta handia dena txikitu egiten zaigu.
 
Horixe izango da gakoa, gure gorputzak bat egitea, elkarrekin ikastea, gu goxotasunaren bideak erraztea.Plazerak izkina asko dauzka, batzuentzako horietako bat zakila eta baginak elkartzea, hori bada zuontzako bidea zuon banakako esperientziak lagungarriak izango dira zuon arteko konfiantza, plazera, lasaitasuna, exzitazioa ... jorratzeko. Astiro, pazientziaz, hanka sartuz eta barre eginez ziur zuon helburuak burutu dituzuela.
 
Ondo pasa!!
 
agurtzane