Aiora Renteria - Abeslaria

Gotzon Uribe

ber23_1.jpg

"Musika, beldurrak eta poztasunak espresatzeko era bat da"

  • Bizkaitarra
  • Zea Mays taldeko abeslaria
  • Euskal Herrian dagoen ahotsarik onenetarikoa
  • undefined

Bilboko Zea Mays taldeko kantaria da Aiora. Euskal rock musikan emakumeen presentzia suspertzen hasi zen neska kantaria orain urte dexente. Zea Mays taldeak bere laugarren diskoa du kalean eta bere gain denbora honetan zehar Euskal Herrian zehar emandako

ber23_2.jpg

 

Zer espero duzu gaur egun musikatik?

Orain arte espero izan dudana: nire zabor guztiak ateratzeko bide bat izatea, nire zalantzak, beldurrak eta poztasunak espresatzeko era bat izatea. Eta noski, ahal bada, nire ogibidea izatea.

Zaila al da musikatik bizitzea Euskal Herrian, edo ezinezkoa?

Gure kasuan oraingoz ezinezkoa da musikatik bizitzea, diskoen salmentekin eta kontzertuekin lortzen dugun dirua Zea Mays mantentzeko erabiltzen dugu, instrumentuak erosi, lokala pagatu… gaur egun musika talde bati eustea oso garestia da.

Zea Mays taldea sortu zenutenetik urte batzuk igaro dira, zer nolako balantzea egiten duzu?

Balantze oso positiboa egiten dut, zortzi urtean lau disko eta maketa bat, 200 kontzertu baino gehiago Euskal Herrian eta atzerrian ere bai... kontzertuetan jendearen emozioa nabaritzen dugu, musika egiten oso gustura gaude laurak.

Zuen laugarren diskoa ere kalean dago jada, zer nolako erronka da zuentzat disko bakoitza grabatzea?

Apirilean irten zen gure laugarren disko, “Sortuz, grabitatearen aurka”. Guretzako disko bat sortzea eta grabatzea esperientzia oso polita da, buruan daukazuna musikarekin azaltzea, ateratzea... oso emozionantea da. Lanik handiena diskoetxeek eta ematen dute, beste guztia izugarria da.

Nola ikusten duzu Euskal Herriko rock musika?

Nahiz eta jende gehienak dioen izugarrizko krisialdi baten murgilduta gaudela, nire ustez, eta sormenari begira, euskal herriko rock musika momentu oso-oso onean dagoela esango nuke, estilo asko jorratzen dira eta kalitatearekin.

 

Zeren falta sentitzen duzu?

Zintzotasun falta handia dago!

Jende gaztearen aldetik inplikazio falta handia dagoela uste ahal duzu?

Jende gazteak musika sortu eta kontsumitzen du, kontzertuetara joaten dira, agian ez dituzte diskoak erosten prezioak nahiko altuak direlako kasu gehienetan. Gaur egun musikaz aparte mila gauza daude egiteko, gure denbora librea pasatzeko. Ez dut uste inplikazio falta dagoenik, agian interes falta deitu beharko genioke, agian guk ez diegu ematen behar dutena...

Egunotan “Euskadi Gaztea” irratiko 15. urteurrena ospatzeko kantaren grabazioan parte hartu duzu. Zer etortzen zaizu burura “Euskadi Gaztea” aipatzean?

Guretzako oso garrantzitsua izan da, taldea sortu eta sei hilabetera Euskadi Gazteko 7. maketa lehiaketa irabazi genuen, honek ateak zabaldu zizkigun, bai kontzertuak emateko baita diskoak ateratzeko ere. Euskadi Gazteak kontzertuak promozionatzen ditu, diskoak ere eta EHko musikari nahiko laguntzen diola uste dut.

Bilbon gero eta zailagoa da euskaraz kantatzen duten taldeak aurkitzea. Zer dela eta? Nola ikusten duzue Bilboko musika eszena? Talde interesgarririk, proiektu berririk…

Talde bakoitzak jakingo du ze hizkuntzatan espresatu nahi duen bere musika, Bilbo hiri handia da, normala da talde askok erdaraz edo ingelesez abestea, askori euskara urrun gelditzen zaie. Bilbon estilo oso ezberdinak jorratzen dira, talde ugari eta interesgarriak daude, ezagunak Doctor Deseo, Athom Rhumba, Pilt, Split 77... eta hain ezagunak ez direnak, Evirus69, Cordura...Bakoitzak jakingo du ze hizkuntza eta noiz erabili nahi duen, musika artea da niretzat, zabala eta pertsonala.

Berriki Bilboko Kafe Antzokian eman zenuten kontzertu arrakastatsu bat, berau DVDan grabatu zen. Zer aurkituko dugu bertan?

Gure energia guztia, urteetan hartutako esperientzia guztia, eta noski, azken diskoan parte hartu duten lagun guztiak: Rafa Rueda, Francis(Dr deseo), Raul(Dr deseo), Iban Nikolai (didjeridua jotzen). Honetaz aparte Mikel Piris saxoan eta flautan, beste Mikel bat argi beltzarekin performance bat egiten eta azkenik, zirkuetan bezela, telak sabaitik zintzilik dituela Nahia agertuko da hegaz. Publikoan jende piloa, uste dut kontzertu oso emozionantea aurkituko duzuela bertan.

Nola definituko zenuke Zea Mays taldearen musika?

Bihotzetik ateratzen den musika, ileak tente jartzen dituen musika. Rock musika. ber23_3.jpg

 

Komentaidazu azken aldian gustukoen izan dituzun liburu bat, film bat, disko bat.

- "Metafísica de los tubos", Amelie Nothomb. - "Princesas" , Fernando León de Aranoa. - "Ullabies to paralyze" , Queens of the stone age.

Munduko zein lekutan gustatu litzaizuke gehien kontzertu bat ematea?

Munduko edozein lekutan! musikak daukan gauzarik politenetarikoa, jende ezberdin asko ezagutzea eta munduko txoko interesgarriak ikustea da.

Zer ikasten da eta zer erakusten du musika munduan Euskal Herrian aritzeak?

Musika mundua gogorra dela, lan asko egin behar da, gogor saiatu, bihotzarekin egin behar da. Taldea batera mantendu behar da, bai kolpeak baita gauza onak jasotzeko ere. Konfiantzari eutsi bai taldean bai zugan. Gauza politak eta ez hain politak ikasten dira. Niri neuri musikak nire bizitzako momenturik onenak eta txarrenak ekarri dizkit.ber23_4.jpg

Argazkiak: Iñigo Azkona

Gotzon Uribe

2005, Azaroa 01
Arloa: Berba Bi