Zingira. Bidaia

kontaizu

Bidai guztiak ez dira berdinak eta badira zugan arrasto berezia uzten dutenak. Halakoa da Zingirak eskainitakoa. Natura da aotoekoiztutako disko zaindu honetan uneoro presente dagoen ispilua, bizitzako pasarte honetako bidaide duguna. Natura da autoekoiztutako disko zaindu honetan uneoro presente dagoen ispilua, bizitzako pasarte honetako bidaide duguna.

Honen guztiaren atzean pertsona bakarra; luzaroan Sharon Stoner taldeko abeslari eta baxu jotzaile izandako Iñigo Ibarrondo oñatiarra. Bere kabuz mimo handiz, sormen ireki eta ase ezinaz pieza hauen egitura landuak josten aritu dena. Berak grabatu ditu instrumentu ia guztiak, nahastu eta diskoa ekoiztu, nahiz eta Sharon Stoner taldeko Egoitz Olalde bateria jotzaileak eta Mikel Zarketa gitarra jotzaileak grabazioan lagundu duten.

 

kontaizu

2016, Martxoa 21
Arloa: Musika