Tooth

Gotzon Uribe

2016, Martxoa 05
Arloa: Berba Bi

Gernikan du jatorria Tooth hirukoteak. 2009an sortu ziren Eutanasia taldearen errautsetatik beste estilo bateko taldea egiteko asmoz.

Gernikan du jatorria Tooth hirukoteak. 2009an sortu ziren Eutanasia taldearen errautsetatik beste estilo bateko taldea egiteko asmoz. 2012an bere lehen lan laburra atera zuten, handik gutxira taldean aldaketak izan zituzten, baterijole berria sartu, sendotzeko kontzertu batzuk eskeini eta 2015eko maiatzean “Bi” lan berria grabatu zuten. Pasa den azarotik lan hori zuzenean aurkezten dabiltza. Talde esanguratsua da Tooth, zuzeneko sendoa eta idartsua duena.

 

Egiten duzuen musika “atemporal” bezela ulertu dezakegu?
Ba egia esan  gaur egungo eta batez ere 90.en hamarkadako eragina dituen talde bat gara, baina gure estilo eta detalle propioekin non garai honetako talde gisa sentiarazten gaituena. 

Hirukote izateak, zer nolako aportazioa egin dien zuen abestiei?
Bere abantaila eta desabantailak ditu, konposizio aldetik abestia simple eta zuzenak egitea izaten dugu helburu. Hirukote izateak duen sendotasuna ez da bi gitarrekin lortu ahal duzunaren berdina, argi dago, baina aldi berean instrumentu gutxiagorekin erabateko gorditasuna lortu dezakezu eta guri azken honek askoz ekarpen handiagoa egiten ditu.

Gernikan badago musikari eta talde ezberdinen eszena aktibo bat. Belaunaldi berriez osatua: Astra, Iparragirre, Antitxokoa martxan, Lekuek,… Badago mugimendua.
Gernikan beti egonda musika inguruan kriston mugimendua, eta gaur egun ere izugarria da herri mailan dagoen musika eszena talde oso garrantzitsuekin eta batez ere dauden aretoekin. Nabari da eszena aktibo bat dagoela eta herri mailan eszena hori aurrera eramaten saiatzen dabilela jendea. Urritik ekainera bitartean asteburu guztietan dago zeozer (Iparragirren kontzerturen bat, Trinketen edo Astran) eta honez gain martxoan egiten den “Lekuek” jaialdia, non denetarik aurki dezakezu, kontzertuak, antzerkiak, bideo emanaldiak,......  oso harro gaude eszena edo mugimendu horren parte izateaz.

DUT taldea erreferentzia bat izan ahal da zuentzat?
DUT zale amorratuak gara  guretzako erreferentzia izan da, eta batez ere gure hasieran abiapuntu moduko bat izan zen. Taldea sortu genuenean 2009an Bidasoa inguruko soinu horrek erakarrita erabaki genuen estilo horretako talde bat egitea, eszena horretako talde guztien zaleak gara egia esan ( Izaera, Lif, Lisabo,....)

Zuzeneko oso indartsua daukazue. Badirudi zuzenean zuen kantak handitu egiten direla.
Beti esaten diguten gauza bat da hau, zuzeneko talde bat garela eta diskotik zuzenekora aldaketa bat nabari dela. Egia esan zuzenekoetan beti dena ematen dugu eta adibidez abestiak indar handia hartzen dute. Baina honez gain gehienbat jarrera da, ez gara zuzenekoetan geldi egoten diren horietakoak eta transmititzea izaten da gure helburua.

Lortu ahal duzue disko honekin bilatzen ari zinatena?

Ba egia esan bai, abestien konposizioa bukatu eta gero, hiruron artean hitzegiten geundela, ikusten genuen disko hau zuzenean grabatzeko diskoa zela. Horretarako gure lagun Iñigo Etxebarrieta teknikariarekin hitz egin genuen Mungian duten “Muxikon” estudioetan grabazioa egiteko. Estudioa egokia iruditzen zitzaigun zuzenean grabatzeko, grabazio gela handia dauka eta hirurok batera grabatzeko oso erosoa zen. Lortutako emaitzarekin oso gustora geratu gara.  Abesti zuzenak ziren eta zuzen atera dira zuzenean grabatuta bait daude.

Sendotasunez hasi duzue zuen ibilbidea.
Egia esan  aldaketen ondorioz ez dugu ibilbide jarraitu bat izan, baina Arza sartu zenetik taldea sendotu egin da eta ilusio eta gogoz gainezka gaude lehenengo eguna izango balitz bezela. Horrez gain disko hau prestatzeko ordu asko pasa ditugu elkarrekin eta familia moduko bat sortzea lortu dugu, indarra eta gogoak soberan ditugu aurrera egiteko

Zer da gehien baloratzen duzuena abesti bat sortzerakoan?
Momentuaren arabera izaten da hori, diskan adibidez bi eratako abestiak aurki ditzakezu, abesti arinak, erritmo arraro baina berehalako indarra edo zuzentasun hori lortu nahi duzunean edo abesti geldoagoak, non akordeekin disonantziak sortzea eta beste era batera transmitititzea gustatzen zaigun. Gero letrekin norbere esperientziak kontatu edo inguruko historiak kontatzean diska entzuten duenak hori bizi izan edo horrekin identifikatuta sentitzea.

Zeintzuk dira etorkizunerako dituzuen planak?
Ba etorkizunera begira gure asmoa lan hau zuzenean defendatzea da eszenatoki, taberna, zein gaztetxeetan. Gure ibilbidea egiten goaz pausoz pauso eta batez ere gure musika ahalik eta gehien zabaltzen. Lehen aldiz Euskal Herritik irtetzeko data batzuk ditugu lotuta jada, apirilien Galizira goaz Vigo eta A Coruñara, gero maiatzean Asturiasera, Oviedora eta azkenik ekainean Madrilgo Lachoza fest festivalean izango gara Gruta 77 areto mitikoan. Gogotsu gaude Euskal Herritik kanpora irteteko gure musika zuzenean defendatzera eta jendeak entzun dezan.