Audience

Gernikako Audience taldea hainbat berrirekin datorkigu. Hasteko taldekide berriak, orain Ager (gitarrak, bibolina, ahotsa) eta Gaizka Isunza (gitarra, teklatuak) anaiek eta Andoni Lauzirikak (baxua) osatzen duten taldeari Willis Drummondeko baterijolea den Felix Buff batu zaio taldeki berri moduan.

Bestetik lan berria aurkezten digu taldeak, “Jai Alai Blues” dokumentalerako sortutako soinu banda.

“Jai Alai Blues” dokumentalak zesta puntaren historiaz hitzegiten du. Enpresariek, jokoaren eta apustuaren arrakastaz baliatuz, kirola sustatu zuten herrialde desberdinetara zabalduz eta sekulako ospea lortuz. Egipto, Txina, Filipinak, Kuba, Mexiko edo Estatu Batuak Jai Alairen historiaren lekuko izan dira. Herrialde horietan, pilotariak artistatzat hartuak izan ziren eta hedabideek frontoietako nondik norakoen berri eman zuten.

Dokumentalak kirolaren internazionalizazioa, bere “urrezko-aroa” eta gainbehera aztertzen ditu artxibozko irudi interesgarri eta ezezagun ugarien bidez eta gaur egungo pilotarien testigantzaz lagunduta.

Audience taldeak soinu banda eder bat burutu du honen harira. Aurrekoan “Amerikanuek” dokumentalarekin egin zuten bezela orain soinu banda berri honetako kantuak zuzenean aurkeztuko dituzte. 15 abestiz osatutako lana Tio Pete estudioetan grabatu zuten 2015eko abuztuan José Lastra teknikariarekin.

Martxoaren 12an Gernikan estreinatuko dute zuzeneko batean eta hilabete bukaeran -martxoaren 31n- Bilboko Kafe Antzokian izango dira.

 

Gotzon Uribe

2016, Martxoa 04