Ekografiak 3Dn

Kontaizu

2015, Azaroa 10
Arloa: Big Bang

Jaio aurretik, amaren sabelean dagoela, fetuaren erreprodukzioa ukitu, ikusi eta sentitzeko aukera dute haurdun dauden bikoteek. Izan ere, umekiaren hiru dimentsiotako erreprodukzioa eskura dezakete Baby 3D Print enpresa eta Askabide klinikari esker joan den urteko irailaz geroztik.

Ekografietan ezin zuen fetua ikusi, eta ukimen bidez seme-alaba izango zuena ezagutzeko aukerarik ba ote zegoen galdetu zien sendagileei emakume itsu batek. Ezetz erantzun zioten, saiakera asko egin badira ere mundu mailan, ez zelako halako zerbitzurik.Handik abiatuta, lanari ekin zioten Elberdinek eta Baby 3D Print enpresa sortu zuen beste kideak. Baita lortu ere. Orain hiru urte deitu zuen emakume itsuari ezin izan zioten zerbitzua eman, baina egoera berean diren emakumeei, zein itsu izan gabe euren fetuaren erreprodukzioa izan nahi duen edozein bikoteri erantzuten diote egun. 

3D inpresioaren oinarria ekografia da. Zortzi material daude aukeran inpresioa aukeratzerakoan, eta salneurriak horren araberakoak dira: 80 euro balio ditu inpresio merkeenak, eta 200 garestienak. Materialei dagokienez, berriz, PLA, flex, Paint, egurra, letoia, kobrea, brontzea eta hq daude.