Sei urte (Ezpalak)

Kontaizu

Inoizko sonoritaterik trinkoenaz ageri zaigu Seiurte taldea Ezpalak izeneko disko berrian. Aurrepauso galanta. Ezagun da, betidanik, Seiurteren ahalmen handia melodia distiratsuak hegan jartzeko, oinarrituta, beti ere, instrumental oparo eta sendoen gainean. Ezpalaken baina, taldeak lortu du baita haratago joatea ere, orain arte Seiurteri ezagutzen genizkion bertuteak, hala melodikoak nola erritmikoak, modu ezin bateratsuago batean ageri zaizkigulako disko berrian bilduta, taldeak inoiz erakutsi duen nortasun artistikorik sendoenaren aurrean gaudelarik. Zortzi dira diskoko kantu-ezpalak, esan bezala, sonoritate-enbor trinko batetik sortuak. Seiurte bere onenean

Kontaizu

2015, Apirila 15
Arloa: Musika