Erromatik

Agurtzane Hormatza

2015, Urtarrila 07
Arloa: Jo ta jo

Kaixo denoi,

Betiko martxa hartuta ikastolatik ikastolara. Eta zelan ez horretan nabilenean askotan sexualitateari buruzko galderak egiteari eta erantzunei espazioa eta denbora emateaz aparte historiari begirada bat ematea ezinbestekoa da gure gaurkotasuna hobeto uler dezagun. Adibidez Erroma Klasikoari egingo diogu so. Erroma hau Kristo ondorengo lehenengo mende bietan kokatzen da eta Mediterraneoko herri guztiak kontuan hartzen ditu.

1.Erroma Klasikoan sexualitateaz gozatzea ez zen bat ere lotsagarria. Gorputzak ematen zuen plazera gozagarria zen, disfrutatzeko eta olgetako modu bat. Horren isla Zuzenbidean zein Artean plazerari buruz agertzen zen ikuspuntu zabala.

2.Erromako dirudun klaseak oso estimadun zeukan margolan erotikoak. Askotan, ikasteko eta gozatzeko edukitzat hartzen zuten baita ere.

3.Erromako legeak ez zuen kontuan hartzen gehiengo biztanleria ezertarako ere ez. Beraz eliteak zeuzkan pribilejio guztiak baina baita debeku guztiak ere bai . Erotikari jokoan ematen ziren praktika batzuk debekatuta zeudeten adibidez cunnilingusa eta fellatioa . Baina aldi berean, horien espresio artistikoa oso anitza eta baloratua zen. Eta gehienek bazekiten ere gizon askok isilpean joko horietan murgiltzen zirela eta modu horretan gozatzen zutela . Sistemaren kontraesanak!

4. Ontzietan gizon nagusi bat eta mutil gazte bat gozatzen irudikatzea oso ohikoa zen. Gozamena eta edertasuna palzeragarria zen irudikatzeko, begi bistan izateko eta goraipatzeko.

5.Gizonek zein andrek prostituzioa praktikatzen zuten, biek be gizonezkoei zuzenduta. Gizonek baina, gehiago kobratzen zuten andreak baino, gainera euren lanbidea legala zen, zergak eta guzti ordaintzen zituztela.

6.Sasoi hartako erromatarrek uste zuten zakila formadun zinginarriak emankortasuna, oparotasuna erakartzeko, eta espiritu txarrak uxatzeko baliogarria zirela. Beraz oso ohitura handikoa zen brontzezko edo bestelako materialetako faloak(zakila) erekzioan aurkitzea, edozein lekutan eskegita.

7.Zakilaren tamainak bere garrantzia zuen, polita izateko txikia izan behar zuen. Handiak margotu edo egiten zutenean barrea sortzeko izaten zen. Historiari begiradatxo bat eman ezkero, konturatzen gara besteak beste, alde batetik gozamenaren ikuspuntua zlan aldatzen den aroz aro!

Besarkada handi bana

agurtzane