Ama bi dauzkat

Agurtzane Hormatza

2015, Urtarrila 07
Arloa: Jo ta jo

Aupa denoi!

Zelan ikasturte honetan...nagiak jota edo gogotsu? Seguruenik denetarik egongo dela eta sarri emozio biak batuko zaizkiezuela barrenean.

Aurton Lehen Hezkuntzako lehen zikloko(6-7 urtekoak) ikasleekin saio pare bat egin ditut,esperientzia zoragarria izan da! Benetan, gaiak hauexek izan ziren. Lehena familien aniztasuna jorratu genuen eta ostean umeak nondik datozen. Umeekin lan egitea hainbat gauza ekartzen dizkit gogora. Alde batetik zein erraza den eurentzako gauzak ulertzea eta bestetik zein ongi onartzen dituzten hainbat egoera desberdin. Adibidez familien aniztasuna.

Egun beste inoiz baino gehiago agerian daude zelango familiak existitzen diren.Txikiagoak garenean ez daukagu inolako arazorik onartzeko zelango familietan bizi garen ezta onartzeko besteenak. Bi ama, bi aita, aita eta ama, ama edo aita bakarretarikoak , anaia-arreba adoptatuak, atzerritik etorritakoak ...

Baina gero eta nagusiagoak gauza batzuk onartzea gero eta zailagoa egiten zaizkigu. Batez ere gure familia osatzen den moduan gure auzokideen familiengandik oso desberdina baldin bada. Ez da bat ere erraza besteengandik, gehienengandik desberdina sentitzea .Edozein alorretan gerta dakiguke : gure lagunek hilekoa eta guk ez, gure lagunek nonora joan eta guk ezin, gure lagunek mutila edo neska lagunekin irteten hasi eta gu ez, gure lagunek gu baino argalagoak, gure auzokideen gehienen familiak aita eta ama etxean izatea eta gurean bananduta egotea, gure lagunen gurasoak etxe berean bizi eta norbera gurasoengandik bananduta bizi eta beste familia batekin aro baterako bizi , gure lagunen gurasoek aita eta ama bat izatea eta gurean ama bi izatea, aita gabe. Ez, badakit... ez dela bat ere erraza diferentea izatea!

Emakume bi, gizon bi, edo emakume eta gizon bat maitemintzen direnean, bikotea osatzen dutenean eta umeak izatea erabakitzen dutenean gauza bera da ... Emozioak, erabakiak, desioak berdin antzekoak izaten dira baina zelangoak ez , ezta gizarteak, herriak, auzokideek, norberaren zein besteen familiek zer pentsatzen duten zeharo desberdina da eta bideak oso gorabeheratsuak bilakatu daitezke edo juxtu kontrakoak oso xamurrak eta goxoak ...

Eta askotan ama bien alaba edo semea izatea ez da bat ere erraza, aurreiritzi asko daudelako. Baina horrelako familiak daudenez denok daukagu asko ikasteko. Familia desberdinak asko irakasten digu denon arteko antzekotasunei buruz eta gauzak egiteko modu desberdinei buruz, hainbat aukera baitaude zoriontsu izateko eta.

Zuok badakizue zenbat maite zaituzten, zuok badakizue zelango familia zoragarria daukazuen. Maitasunez osatzen diren familiaren multzoan zaudete, multzo hori gehiengoenetarikoa baita.

Mila esker denoi!