Naturak ematen dizkigun aniztasuna

Kontaizu

2015, Urtarrila 07
Arloa: Jo ta jo

Aupa denoi!

Gaurkoan naturaren biodibertsitatearekin natortzue, uste dut horixe dela adibiderik aberasgarriena gure arteko aniztasuna  hobeto ulertzeko, beraz onartzeko bidean jartzeko ere. Badaude arra batzuk planariak deitzen direnak bi modutan ugaldu daitezkeenak, modu asexualean (adibidez itsaso-izarrak moduan) eta sexualean. Plenariak hermafroditak dira beraz gameto femeninoak zein maskulinoak dauzkate. Baina, nola aukeratzen da nor izango den aita eta nor ama? Ugaltzeko sasoian zakilen esgrima borroka izaten dute; zakilaren puntan zorrotz antzekoa daukate eta lehena dena zorrotz hori bestearen azalean sartzen hori izango da aita. Behin zakila sartuta azalean semena zabalduko da ama izango den gorputzean.

Olagarroaren zazpigarren besoa egokituta dago bere gorputzetik emearen ugal-organoetaraino semena eramateko. Inoiz olagarro baten besoa ikusten baldin baduzue beste baten azpian, ziuregon ez dagoela lagunari kili kiliak egiten!

Hegazti gehienek ez daukate zakilarik, bakar batzuk baino ez, horien artean ahatea. Bere kortxo-kentzekoa formako zakila behin emearen baginan sartuta hor geratzeko eta ugalketa ziurtatzeko.Hegazti gehienak baina euren kloakaren bidez egiten dute. Adibidez oiloak prest daudenean euren popa altxatzen dute eta kloaka zabaltzen dute, oilarra gainean jartzen da eta zabaltzen du berea eta semena botatzen du emearen barruan.

Itsas esponjek uretara botatzen dituzte obuluek eta espermatozoide antzekoak eta hantxe uretan ernaltzen eta ugaltzen dira, haurdunaldirik gabe. Arrain askok be horrela egiten dute. Badaude arrain batzuek ordea botatzen dutela euren esperma uretara eta arrain emearen gorputzean sartzen da emearen obuluak ernaltzeko.

Karakolak hermafroditak dira, hau da, andrazkoen eta gizonezkoen ugaltzeko organoak ditu, baina Naturak karakolen aniztasuna bermatzeko ernaltzeko orduan beste karakol baten beharra izaten du ugalketa izateko.

Sexuari dagokionez kromosomek agintzen dutela ematen du.Baina gizakion eta animalien prozesuek kontrakoa erakusten digu.

Dordoka gehienen sexua tenperaturaren arabera izango da.Hau da dordoka arrautza bat emea edo arra izango da INKUBATZEN duten tenperaturaren arabera.Baxua bada arra eta altua bada emea. Krokodiloetan aldiz tenperatura altua edo baxua bada emeak jaioko dira eta erdiko tenperaturak badira arrak.

Pailazo arraina guztiak arrak jaiotzen dira baina bizitzaren prozesuan zehar andrazkotu egiten dira emeak eme bat taldearen burua izan arte, eme hori hiltzen bada nagusia den ar bat andrazkotu egingo da eta haren lekua hartuko du.

Gizakion artean, gure kromosomak sexu batekoak garela esan arren, gure anatomiak eta baita gure inguruak ere, norberaren sentipena kontrakoa izan daiteke. Eta norbera zer sentitzen den da bera dena.

Ikusten dugunez ugalketa eta sexazio prozesuak oso aniztasun zoragarriaren isla dira.

Besarkada handi bana,

agurtzane