BONBERENEA TXARANGA "Bihar ez da gaur"

Bihar ez da gaur. Horixe da Tolosako gaztetxeko txarangaren disko berriaren izena. Etengabeko garapen baten azken mugarria, lan berriena. 8 abesti, guztiak konposaketa propioak (DUT taldearen bertsio bat izan ezik). Ez kalejirarik, ez fandangorik, ez habanerarik... Itsaso berrietan igerian, estilo berrien beldur gabe dihardu Bonberenea Txarangak disko honetan. Karlos Osinagarenak dira nahasketa, masterizazio eta abarrekoak. Gertuko kolaboratzaile batzuen parte hartzea tarteko (Sorkun Rubio, Juantxo Arakama, etab.), protagonismoa berrikuntzarena da, garapenarena. Intro bezala definitu daitekeen Era berria abestiak berak eta izenburuak laburbiltzen dute orain arte esandakoa: txaranga bat ulertzeko era berri baten aurrean gaude.
Iturria: promomusika.com

Kontaizu

2015, Urtarrila 07
Arloa: Musika