LURRA "Akatsa sisteman"

Kontaizu

“Akatsa sisteman” Lurra taldearen disko berriaren izenburua da, Iñigo Muguruzak eta Ane Garciak zuzentzen dutena.

Jorratzen dituzten musika estiloak –beti akustikoa izanik- zabaldu dituzte: indiefolk, world, blues, reggae, ragtime, ska, jazz, dub... eta lagun batzuk kolaboratu dute: Xabi Solano, Petti, Maite Neighbor, Jon Elizalde Jontron, Sergio Patxuko, Oskar Benas, Xabi Dols…

Lurra taldeak sistemaren akatsak zeintzuk
diren ongi baino hobeto daki: gizatasuna
galtzea, inguruarekiko errespeturik eza,
lukurreria jartzea bihotzen aurretik.
Beraiek nahiago dute partekatu, partekatu
musika, ideiak eta sentimenduak. “Nire
tristura orain zurea da”, horixe da diskoa
zabaltzen duen esaldietako bat. Azkenean,
kalulien txoriek bezala, kanten bitartez
hitz egiten digute. Hil eta gero ere alai
kantari. Esatea ezinbestekoa baita mundua
bizigarri bihurtzeko, esatea da gauzak
hobetzeko lehen pausua.

Kirmen Uribe

Kontaizu

2014, Urria 29
Arloa: Musika