Libe "ihesaldi handia"

Kontaizu

LIBE "Ihesaldi Handia"

Talde eta proiektu ezberdinetan parte hartu eta gero Libe Garcia de Cortazar ek denbora aurkitu du bere musika osaketak lantzeko.

Talde berri baten lehen lana bada ere, disko landu eta heldu baten aurrean gaude. Rock malenkoniatsu eta iluna, oinarri erritmiko sendoez lagundutako teklatu eta ahotsak direlarik nagusi. Doinu sendo eta indartsu bezain hauskorrak, denborarekin zeure egiten dituzun horietakoak; barru-barrutik sortutakoak eta barrenak astintzen dituztenak.

 

KONTZERTUAK

2014/10/06 Donostia - Elkar estudioko sesioak
2014/10/11 Urretxu (Gipuzkoa) Eh! zurre fest
2014/11/08 Tolosa Bonberenea, (+ Petti)
2014/11/28 Andoain gaztetxea (+ Kashbad)
2014/12/08 Durango - Ahotsenea (12:00 pm)
2014/12/28 Larrabetzu - Gaztetxea (+Petti)

Kontaizu

2014, Iraila 24
Arloa: Musika