Mikel Zarate sariketea

Lezamako udalak eta Elkar argitaletxeak, Mikel Zarate lehiaketea antolatu dabe laugarrenez.

Umeentzako irakurgai barriak sortu eta idazleen lana bultzatzeko asmoz sortutako lehiaketea da.

Lehen hezkuntzako ikasleentzat euskaraz sortutako kontakizunak aurkeztu leikez, jatorrizkoak, beste inondik moldatu bakoak eta aurretik saririk jaso ez dabenak edo argitaratu ez direnak. Lanak aurkezteko azken eguna apirilaren 30a izango da. Epaimahaiak maiatzaren 31rako hartuko dau erabakia.

Mikel Zarate Lezamako Lejarrene baserrian jaio zan. Aparejadore ikasketak egin eta ostean abade sartu zan. Filosofia eta letretako ikasketak be egin zituen eta euskara irakatsi eban Derion zein Bilboko Hizkuntza Eskolan. Euskal Literaturako irakasle be ibili zan Deustuko Unibersidadean. Bere lanik esanguratsuenak Karmel eta Anaitasuna aldizkarietan argitaratu zituen. Eta, argitalpenak aitatuta, ezin gogora ekarri barik itxi bere lan nagusiak: Bizkaiko euskal idazleak (1970); Haurgintza minetan (1972), eleberria; Ipuin antzeko alegi mingotsak (1975); Influencias del vascuence en el habla castellana (1975); Higidura berdez (1975), olerki bilduma; Euskal deklinabidea (1976); Euskal Literatura (1977), bi liburuki; Euskal Ortografia (1978); eta Bizipenen bultzadaz (1978) eta Utopiaren fantasian (1982), olerkiak. Haurgintza minetan argitaratu barik itxi eban lana 1991an argitaratu zan.

Udane Goikoetxea

2014, Martxoa 31
Arloa: Arteder