Berri Txarrak Estatu Batuetan

Gotzon Uribe

2014, Martxoa 23
Arloa: Barri music

2013ko abendu bukaeran Berri Txarrak taldea bere azken kontzertua eskeini zuen Euskal Herrian. Bilboko Kafe Antzokian agur esan zion taldeak bere azkenengo diskoaren birari. Orain taldeak Euskal Herritik kanpo kontzertu ezberdinak emateko asmoa du eta jaialdi ezberdinetan parte hartzea ere.

Honen adibiderik hurbilena da  Estatu Batuetan zehar, apirilean, egingo duen bira. San Frantziskotik New York hirira, zazpi emanaldi eskeiniko dituzte apirilaren 8tik 15era bitartean.

Apirilaren 8an San Frantziskon joko dute; 9an Merced izeneko herrian, 10ean Chicon, 11n Eugenen (Oregon), 12an Seattle-n, 13an Portland-en eta 15ean New York-en.