Bermeoko Liburu eta Disko azoka

Udane Goikoetxea

Martiaren bederatzira bitartean Liburu eta Disko azokeaz gozatzeko erea daukagu Bermeoko Lameran. Egunotan Mungian egon da eta orain Bermeon aurkituko ditugu liburu eta diskoak. Hamasei erakusle dagoz eta  euskarazko eta gaztelaniazko nobedadeak daukiez, danak ehuneko hamarreko beherapenagaz.

Bermeoko Liburu eta Disko azokan, ohikoa danez, danetariko gaiak dagoz: haur eta gazte literatura, helduentzakoa, historia, euskal gaiak, sukaldaritzea... Dana dala, aurten nobedade bat be badago, Idatzietatik Kantuetara erakusketea. Euskal kantagintzako kantarik ezagunenetakoen jatorria ezagutzeko modua eskaintzen dau.

Martiaren zortzian, emakumeen nazinoarteko egunean eta Erroxape kultur alkarteak antolatuta Toti Martinez de Lezeak berbaldia emongo dau. Jon Arretxe, Txani Rodriguez edo eta Inma Roiz be egongo dira azokan.

 

Liburu azoken inguruko informazino guztia dago Liburu Ganbarearen atarian.

 

 

Udane Goikoetxea

2014, Otsaila 03
Arloa: Arteder