Jainko txiki eta jostalari hura

kontaizu

2014, Urtarrila 25
Arloa: Musika

Jainko txiki eta jostalari hura, Kirmen Uribe, Mikel Urdangarin, Rafa Rueda, Bingen Mendizabal, Mikel Valverde: Zaharregia, txikiegia agian izeneko hartatik hamarkada bat igaro denean, Kirmen Uribe idazlea, Mikel Urdangarin, Rafa Rueda eta Bingen Mendizabal musikariak eta Mikel Valverde artista plastikoa, elkartu dira berriro Jainko txiki eta jostalari hura deritzon lan mamitsua abian jartzeko gogoarekin.
Honako konzeptua, aurrekoa bezala, disziplina artistiko bat baino gehiagoren adierazpenean oinarrituko da, ikuskizun koloretsua, eraginkorra eta erabat liluragarria osatuz. Liburu-disko formatuan aurkezturik, hein berean, izaera literarioa eta musikala aurkezten du lan honek, euskal herritarron zentzumen guztien gozamenerako.