Opariak

Kaixo denoi,

Zelan zabiltzate? Batzuk nazkatuta, besteak aldiz pozarren, baten bat aspertuta ere baina denok  zer edo zer gozagarria gertatzeko irrikan ezta?

Neska edota mutil bat gure kuttunekoa daukagunean, pertsona batekin harreman estu bat daukagunean, gure maitasuna gura diogunean adierazi, gure esker ona, gure adiskidetasuna … hainbatetan opari bat egitea da modurik gozoena gura duguna berari luzatzeko.

Sarri oparien afera buruko min pila dakarzkigu, ez dakigu zer egin, zelan bideratu, beldur gara ea gustatuko ote zaion, arduratu be egiten gara diru kontuak direla eta, ea ez zaion irudituko merkeegia, ea gure patriketetarako ez den izango garestiegia ….

Gauza larregi, esan eta eman nahi dioguna bideratzeko.

Hona hemen pista batzuk bidea errazteko:

- Opariak gure maitasuna adierazteko modu bat da, beraz berdin da zein den oparia! intentzioa maitasuna bada horixe da lagunak jasoko duena.

- Opariak asmatzen, egiten … ematen dugun denbora guztia jada opari bat da gure lagunarentzat. Denbora guzti hori berari eskaini diozulako.

- Ez badakizu zer duen gustuko, jolastu eta arreta handia ipini zure kuttunari gustatzen zaionarekin. Hau da, galderak eginez, bere berbatan erreparatuz, beren gustuak zeintzuk diren azaltzen duenean adi egonez … pista pila jasoko ditugu. Ziur nago zure esku daudela hainbat!

- Opari gehienak ez dira zertan diruarekin erosi behar, are gehiago sarri politenak merke merkeak dira. Zeintzuk?

  • Edozein egunetan goxotan zaudetela zure maitasun berbak luzatu.
  • Aitzinean eskutitzak idazten ziren gure sentimenduak adierazteko, orain gero eta gutxiago bestelako bideak erabiltzen direlako (internet, guatxapak...) Baina lehengo modua bada modu oso goxoa norberaren barrenak askatzeko. Irakurlea pozik egongo da jasotzerakoan.
  • Zure eskuekin egiten duzun edozer opari ederra izango zen: marrazki bat, edozelango materialarekin egindako detailetxo bat … Horrelakorik ez da inolako dendetan egongo eta.
  • Sorpresa bat emaiozu, beste leku batera joan zaitezte paseatzera, zure herriko leku ezkutu bat erakutsi egiozu, zure etxean ipini gustuko duzuen musika albuma martxan biok dantza egiteko.
  • Afaria, gosaria, bazkaria edo askaria prestatu … edozer baina zuk eginda!! berdin da sandwitxa bada edo entsalada bat. Jatekoa zuk prestatu baduzu eta lekua zuk apaindu baduzu ..oso berezia izango da.

Irudimenari bueltatxo bat emaiozu eta ziur dirurik ez duzula beharko zure sentimenduak adierazteko.

Besarkada handi bana

agurtzane

Agurtzane ORMATZA

2014, Urria 23
Arloa: Jo ta jo