Lehenengo aldiari beste buelta bat

Agurtzane Ormatza Imatz

2004, Ekaina 01
Arloa: Jo ta jo

jot08_1.jpg

Aupa denoi, Zelan? Denok prest pasadan hilabetean itxi dugunari jarraitzeko, bai ezta? Ba ikusten duzuen moduan, ez naiz ahaztu eta gure gai honen gazi- goxoei aurre egingo diegu. Baina jarraitu baino lehenago, uste dut bestelako kontu batzuk esan behar dizkizuedala bizi dituzuen egoera batzuk hobeto ulertzeko. Askotan, ez da bat ere erreza norberaren gorabeherak ulertzea eta beharbada, gaur be ez dut astirik izango den dena amaitzeko. Baina, tira ekaina be hortxe dago eta azterketen artean

Kontaizu

-n sartzeko astia aterako duzue, ezta? Nerabezaroan izugarrizko aldaketak hasten dira zuon barrenetan: fisiologikoak, psikologikoak, anatomikoak eta abar. Eta kontua ez da erreza, bat-batean, egun batetik bestera, beste gorputz baten bizi zaretelako. Goiz batean altxatzen zarete, eta atzo pubisean ez egoan ilea hortxe dago, galduta beste bi ileekin batera; atzo ez zeuden titiak bat-batean izugarriak iruditzen zaizkizue; ahotsa orain fin, orain sakon; garauak kanpin denda jarri dute aurpegian, eta antza asmorik be ez daukate handik joateko denboraldi luze batean; norberak gura barik, zakila edozein tokitan tente jartzen da; edonoren begiradek aurpegiaren gorritasun pizten dute... Lehen, beharbada, biluzik ibiltzen zineten senitartekoen aurrean, orain bat-batean komunera sartzen zarete eta orduak emanda gero, jantzita edo toaila gorputz osoa tapatzen ziztu bizian irteten zarete.


Askotan ez duzue gorputz barri horren inolako kontrolik... Zer egin gorputz berri honekin??? Beraz, zelan ez lotsatu zuon gorputzaz? Zelan ez sentidu ezeroso zuon gorputzean? Harremanetarako be zelan jakin zer edo zelan egin? Zuon gorputza juxtu-juxtu ezagutzen duzuenean eta askotan hori bez. Denbora behar dugu gorputz eta sentsazio barri horiei aurre egiteko. Esan behar da, gizarteak bultzatzen dituen edertasun estereotipoek ez dutela bat ere laguntzen prozesu honetan. Gainera adin honetan agertutako konplexuak ez dira bat ere errazak geroxeago baztertzeko, beraz lan handia daukagu eta daukazue gorputza ahalik eta ondoen ezagutzen eta maitatzen. Gorputza ni naiz eta. Zelan orduan ez eduki beldurrik, lotsarik, indarrik, desio sutsurik....? Zelan ez galdu haragizko zurrunbilo horretan? Zelan jakin zer esan, zer egin, zer zelan egin... ? Zelan ez sentidu galduta esperientziarik ez badaukazue? Beste batzuk daukatenak be askotan trakets ibiltzen dira eta. Argi dago, inoiz ez baduzu benetako titirik, ipurdiri… ikusi, laztandu, lehengo aldia berezia izango dela. Konfiantza!. Astiro. Ez dago presarik… Argi dago, lau begi, nireak eta nire bikotekidearenak, nire zakilaren adi zuhur geratzen badira seguru antzean zakila “beldurtu” edota “lotsatu” eta txikitu egingo dela ez dago ohituta eta. Mutilak urduri edo ezeroso daudenean zakilak erekzioak galdu dezake. Konfiantza! Astiro. Ez dago presarik… Argi dago, bikotekideak ez banau inoiz biluzik inoiz ikusi, arraro sentiduko garela. Konfiantza! Astiro. Ez dago presarik… Argi dago, ez badidate gorputz osoa inoiz musukatu edota gorputzeko hainbat lekutan plazer-garria izan arren, nik beharbada ez dudala sentiduko plazer handirik. Plazera gure burmuinean ematen baita, eta ez gure hanka tartean. Konfiantza! Astiro. Ez dago presarik…

Argi dago, nik ez badut, ezta nire mutil/neska lagunak ere ez, nire alua ikusi-ikasi, aluan gura badut zerbait sartu, beharbada, alua ez da zabalduko nik gura dudan moduan ezta gura dudan momentuan. Oso erlaxatua egon behar da, oso seguru eta oso gustura ezer sartzeko, baina behin sartuta trankil ez da barruan geratuko. Bagina muskuluz eginda dagoenez, sartzen denaren tamaina hartzen du, baina neska urduri edo ezeroso badago muskuluak uzkurtu egiten dira eta ez dago ezer sartzerik edota mingarria izan liteke. Konfiantza! Astiro. Ez dago presarik… Argi dago, inoiz ez badut orgasmorik eduki nire mutil/neska lagunaren aurrean, beharbada, lehenengoetan saiatzen nazenean ez dut edukiko edo edukiko dut ez dudanean gura. Gure gorputzak ez digu askotan kasurik egingo. Konfiantza!.Astiro. Ez dago presarik… Argi dago, nik neuk nire gorputzeko izkinak ez baditut ezagutzen zaila izango dela beste batek asmatzea. Gure gorputza eta bestearen gorputza ezagutuko dugu, eta horren bidez asmatuko dugu zer edo zelan laztandu. Guk ikasi eta guk irakatsi. Konfiantza! Astiro. Ez dago presarik… Argi dago, ni urduri baldin banago nire gorputzak ezin izango duela bere osotasunean erantzun, erlaxatuta egotea ezinbestekoa baita plazera sentitzeko. Konfiantza! Astiro. Ez dago presarik… Argi dago, nik pentsatzen badut jakin behar dudala besteari zer egin plazera emateko ez dudala lortuko. Bestea baita bere plazeraren arduraduna. Denok laguntzaile eta ikasle gogotsuak izan arren. Konfiantza! Astiro. Ez dago presarik… Argi dago, nire gorputza maite behar dudala, neurri batean, nire gorputzarekin gustura jolasean egoteko eta bestearekin nagonean jolasten be gustura sentitzeko. Konfiantza! Astiro Ez dago presarik… Argi dago, kontu hauetan askotan ilunpean gaudela, beraz piztu argia jakiteko nondik nora goazen, eta nondik nora gura dudan joan, gure duzuen joan, gure dugun joan!. Konfiantza! Astiro. Ez dago presarik… Ez dago presarik gure gorputza gurekin egongo da denbora luzerako, kasu egin berari berak esango baitigu non gauden eta nondik nora joan behar dugun. Ez gara zertan joan behar arinago edo astiroago gure erritmora baino. Gehienetan bakoitzaren erritmoa bilatzea zailena izaten da, gehienetan bestearen erritmoari begiratzen diogulako eta bestearen erritmora gure dugulako geurea egokitu. Beraz patxadaz hartu eta gozatu bidearekin! Datorren hilabetera arte, besarkada handi bana.