Antisorgailuen istoriak

Agurtzane Ormatza Imatz

jot15_1.jpg

Zelan zabiltzate oporretatik bueltan? Segur aski gogo gutxiarekin berriro ere klaseak hasteko ezta?nahiz eta batzuek oso pozik joan beharbada pasadan urtetik ez duen ikusi kuttun hori ikusiko duelako. Dena den Animo! eta hasi dezagun urte hau gogotsu ea zer dakarkigun gozatzeko prest. Gabonetan askotan hainbat istorio kontatzen direnez pentsa izan dut oraingoan ere zuei istorio batzuk luzatzea gustukoak edukiko dituzuelakoan. Antisorgailuen aurkikuntza eta erabilpena ez da, askotan pentsatzen den moduan, XX.mendeko ezaugarri bat. Mende honetan ez da ezer "asmatu" zegoena hobetu eta gizartean zabaldu baino. Milurtekoetan zehar antisorgailuen erremedioak eta erabilerak eremu oso murriztuetan gordetan ziren, horregatik saila izan da horiek azalaraztea. Baina ikusiko dugun moduan ia den dena asmatuta dago. XX. mendeko antisorgailu "moderno" bakarra, , ez da Naturak sorturiko metodorik aitzinetariko bat baino. Orain dela hamarkada batzuk zientzilariek antisorgailurik "naturalarenaren" bila eman zuten denbora.Zientzilariek bazekiten emakume batek ezin duen momentu bakarra haurdun geratu, haurdun dagoenean zela. Hau horrela da burmuinak obulategiei obulatzeari ixteko aginduak haurdunaldia amaitu arte bidaltzen dizkiolako. Logika honi jarraituz produktu hormonal bat sortu zuten. Produktuak burmuina iruzurtzen zuen emakumea haurdun zegoela ematen zuelako... Modu honetan anobulatorioa jaio zan , orain ezagunagoa" pildorea-ren" izenarekin. Naturari jarraituz, hark egindakoa imitatu gura zuten. Orain dela lau mila urte, emakume egipziarrek pozima bat erabiltzen zuten haurdun ez geratzeko, pozima honen osagaiak kokodriloaren gorotzak, zaguzahar fermentatua, eztia eta natroia ziren , pozima hau baginan sartu behar zuten juxtu koitoa izan baino lehenago. Egun esan dezakegu hori izan zela historiako lehenengo " krema espermizida". Talmudan- hiru mila urteko judeotarren Biblian, - artilezko edo kotoizko tanpoia azaltzen da, tanpoi hau umetokiaren saman jartzen zen. Egun kautxozko "diafragma" izenarekin ezagutzen dugun antisorgailu lakoa zen. Liburu sakratuen edukiei jarraituz, Testamentu Zaharrean, antisorgailu modura erabiltzen zena etendutako koitoa edo "cotus interruptus" agertzen da. Genesisen deskribatzen da zelan Onan bere koinata haurdun ez geratzeko "bere hazia lurrean bota zuela". Esan beharra dago praktika hau oro har gaitzetsi egin zutela. Erdi Aroan, pesarioak eta ukendu abortiboak alde batera itxita, beste nahasketa batzuk ere erabiltzen zituzten espermizida bezala, gatzarriarekin eta bestelakoekin egindakoak, koitoa baino lehenago ipintzeko. XVII. mendean Condom higienista ingles batek, lehenengo preserbatiboei bere izena eman zizkion. Horien lehengo erabilera orain dela milaka urte egipziarren artean eman zela jasota geratu zen arren. Preserbatibo horiek bildotzen eta ahuntzen puxikarekin eginikoak ziren. Egun, latexkoak edo poliuretanokoak( latexari alergia daukatenentzat) dira, baina ideia , ikusten duzuenez, ez da bat ere berria. Jesukristoren denboratan, prostituta erromartarrak anfiteatro handien fornixetan (hortik "fornicar" hitza) ibiltzen ziren euren burua nabarmendu nahian bezeroak eureganatzeko. Prostitutek euren bezeroak hartu baino lehenago uretan diluitutako ozpinako dutxa baginalak hartzen zituzten. Modu honetan baginaren PH aldatzen zuten azizikien mugikortasuna oztopatzeko. Hipokrates, IV. mendean Kristo baino lehenago , teknika oso interesgarri bat azaldu zuen: berunezko odi baten bitartez antisorgailu txiki batzuk sartzea umetoki barruan. Hipokrates izango zen egungo UGB-ren(DIUren) aita ez bazuten aurkituko Egipto Goienako momia batzuen umetoki barruan marfilezko eta hezurrezko zati batzuk. Sioux gerrariek biluzik eta eguzkitan atxa baten gainean itxunduta edo suaren aurrean kukubilko jarrita orduak eta orduak ematen zituzten. Teknika honen bitartez barrabilen tenperaturea igotzen zituzten espermatogenesia (azizki edo espermatozoideen fabrikazioa) oztopatuz. Hots, barrabilek azizkiak egiteko 35graduko tenperatura mantentzea behar dute, horregatik kanpoko hotza handia denean barrabilak gorputzaren kontra igotzen dira eta barrabil zorroa edo eskrotoa barrabiletara itsasten da, alderantziz beroa handia denean, eskrotoa zabaltzen da eta barrabilak jaisten dira. Afrikako tuaregek gameluen umetokien errekarri txikiak sartuz milaka urteko ohitura mantentzen dute, desertuan ibilbide luzeetan gameluek haurdun ez geratzeko. Abortuari, Nahigabeko Haurdunaldiari eta Gaixotasunei buruz gastatzen dugun energia erdia sartuko bagenu kontrazepziozko eraginkortasuna, hobetzen: behar dan moduko sexu heziketaren bidez, antisorgailuei buruzko ikerketa askeagoa eta zabalagoa eginez, informazioa hobeto plazaratuz, gai hauen inguruko formakuntza ziurtatuz... segur antzean arazo asko saihestuko genituzke. Soriano de Efeso medikuak gauza bera esan zuen, eta penagarria da bi mila eta berrehun urte gerorago ere esan behar izatea…


 

Agurtzane Ormatza Imatz

2005, Otsaila 01
Arloa: Jo ta jo