KONDOIAREKIN BUELTAKA

Agurtzane Ormatza Imatz

jot19b.jpg

Aupa denoi: Oporrak gainean daukazue eta imajinetan dut klasean egotea gero eta jasanezinagoa egiten zaizuela, baina tira pazientzia apur batekin dena helduko da eta, denontzako jai egunak eta bitartean denok ere udaberrien gora beherak eragindako gora beherekin bizi beharko dugu. Gaur, ez dakit udaberriak eraginda edo jolaseko gogoarekin izartu naizelako izango den edozein tokitan eta hainbestetan aipatutako gai bati buruz pentsa izan dut jardutea: KONDOIAK . Bai badakit bateren batek asperguriaren aurpegia ipiniko zuela baina ea oraingoan asmatzen dugun kondoiei beste buelta goxo bat ematea. Aurton aspaldiko oparitxo bati kasu egin diot, hain zuzen ere liburu bati Juan Karlos Merinoren Kondoi Urrunak. Benetan interesgarria sexualiatearen bizipenari lotuta duden hainbat egoerak oso modu hurbilean azaltzen duelako eta gozagarria benetan irakurtzen goazen heinean gai ginatekeelako bere berben bidez fantasiaren munduan galtzeko. Liburuaren izenburua aitzaki ederra iruditu zait kondoiei buelta bat edo beste emateko egun aldakor hauetan. Askotan kondoietaz berba egiten denean prebentzio mailako baliabide bati buruz mintzatzen da, koitoan edo felazioan erabiltzeko. Hain zuzen ere metodoak ziurtatzen duelako haurdun ez geratzea edota sexu jokabide hauen ondorioz inolako gaixotasunik ez transmititzea... . Modu honetan askotan lortzen duguna nahi ta nahi ez izaten da sexualitatea gozamena edota ondo pasatzea izatea baino askotan higienikoa edota mekanikoa, sexualitatea gorputza ardatza izatea baino berriro ere koitoan zentratuta izatea. Hau horrela izanda denetariko sentsazioak sortzen dira nire baitan. Kondoi Urrunak irakurtzerakoan kondoiak eragindako hainbat egoera gogora etorri zait: nire gertatutakoak zein ikastetxeetan entzundakoak, lagunen artean edota kontsultan kontutakoak... Hainbat pasarteen bidez askoren sexualitatea isladatzen duen liburua da. Irakurri edo entzun izan ditudan historiengatik askotan kondoia lagunen arteko jolasari lagundu beharrean kontrakoa egin du. Sarri kondoia mamu bat bihurtu da eta hainbat uste faltsuei bidea emanez ( “kondoia erabiltzen badugu gozamen gutxiago edukiko dugu”, “mutilak gutxiago sentituko du”, “gainera gure arteko exzitazioa moztuko du”... ) erabilpena gutxitzen da edota derrigorrezkotzat hartzen da. Honek ez du bat ere laguntzen gure sentsazio gustagarrietan sakontzea, eta orduan bai mozten dela bion arteko jokoa. Kondoia baliabide bat baino ez da, guk nahi ditugun sexu jokaeratan gozatzeko, ez da besterik. Baliabide hau lagungarria da jolas lasaigarrirako eta ez jolasa bera zapuzteko. Beharbada kondoiak erabili nahi baldin baditugu lehenengo gure bizitzan sartu beharko ditugu. Kondoiak normalizatu. Hau da erosi eta ikusi zelakoak diren, usaindu, ukitu, zakila baduzu ipini ezazu zure zakilan eta ea zer sentitzen duzun, jolastu... Beste edozer moduan, norberaganatzea inportantea da, norberak jakiteko zer daukan eskua artean, norbera lasai egoteko, naturaltasunez bizitzeko... Askotan kondoiak erakusten ditudanean klasean edota ekartzen dituzuenean barre, algara, nazka, harridura, exzitazioa... denetariko emozioak sortarazten dituzte. Hau ez da harritzekoa, orduan gero ez da izango harritzekoa ere ez ulertzea dauzkagun sailtasunak harremanetan sartzeko. Kondoiari dagokionez hainbat galdera eta zalantza sortzen dira eta gehienek ez dira izaten kondoiaren erabilpenari buruz, azkarrak zarete eta berehala ikasten duzuelako baizik eta kondoiaren bueltan datozen bizipenei buruz. Animatzen zaituztet kondoiak eragiten duen galderei erantzunak bilakatzea lagun artean, profesiodunen artean, irakasleen artean edota etxean bertan. Askotan erantzun bat baino gehiago egongo dira, eta lagungarriak izango direlakoan zuk zeu zeure bidea topatzeko. Gainera kondoietaz berba egitea edota azaltzea zertan datzan ez du esan nahi jokaera bat edo beste baten jardungo zarenik baina bai zuon jakinmina asetuko duzuela, ondo pasatuko duzuela eta beharbada zuen beldurren eta lotsengandik aldenduko zaretela apur bat gehiago.Eta beldurretatik urruntzen zaretenean gozamenera hurbiltzen zarete. Kondoien mundu horretan sartu ezkero ikusiko duzue zenbat kondoi mota dauden norberaren gorputzarekin edota lagunen batekin ondo pasatzeko. Denetarik dago: koloredunak( beltzak, gorriak, urdinak,horiak...), zaporedunak ( marrubizkoak, platanozkoak, mentazkoak...), fosforito egiten direnak ilunpean (Star Warseko ezpata ez zen ezer ere ez horrekin konparatuz), musikadunak, marrak edota motatxoak dauzkanak badaude, tamaina desberdinetakoak (lodiera, zabalera eta luzaera) , denak dalgai da... Hainbat eta hainbat kondoi gure jokoa gozagarria izan dadin .Ez gure jokoa moztuteko! Beraz aprobetxa dezagun dauzkagun aukerak eta ondo pasa!


 

Agurtzane Ormatza Imatz

2005, Ekaina 01
Arloa: Jo ta jo