Musika

Asteazkena, 2015, Urtarrila 7 - 09:27

Bihar ez da gaur. Horixe da Tolosako gaztetxeko txarangaren disko berriaren izena. Etengabeko garapen baten azken mugarria, lan berriena. 8 abesti, guztiak konposaketa propioak (DUT taldearen bertsio bat izan ezik). Ez kalejirarik, ez fandangorik, ez habanerarik... Itsaso berrietan igerian, estilo berrien beldur gabe dihardu Bonberenea Txarangak disko honetan. Karlos Osinagarenak dira nahasketa, masterizazio eta abarrekoak. Gertuko kolaboratzaile batzuen parte hartzea tarteko (Sorkun Rubio, Juantxo Arakama, etab.), protagonismoa berrikuntzarena da, garapenarena.

Asteazkena, 2014, Urria 29 - 10:47

"Nik ere" abestiaren bideoklipa egin ondoren, bikote gipuzkoarrak "Arnasten ikasteko berriz" diskoko beste kantu baten klipa aurkeztu du. Oraingoan "Ibiltzeko gertu" abestia aukeratu dute. Bideoklipa osatzeaz Joseba Etxeberria arduratu da.

 

Asteazkena, 2014, Urria 29 - 10:32

“Akatsa sisteman” Lurra taldearen disko berriaren izenburua da, Iñigo Muguruzak eta Ane Garciak zuzentzen dutena.

Jorratzen dituzten musika estiloak –beti akustikoa izanik- zabaldu dituzte: indiefolk, world, blues, reggae, ragtime, ska, jazz, dub... eta lagun batzuk kolaboratu dute: Xabi Solano, Petti, Maite Neighbor, Jon Elizalde Jontron, Sergio Patxuko, Oskar Benas, Xabi Dols…

Asteazkena, 2014, Iraila 24 - 08:53

LIBE "Ihesaldi Handia"

Talde eta proiektu ezberdinetan parte hartu eta gero Libe Garcia de Cortazar ek denbora aurkitu du bere musika osaketak lantzeko.

Talde berri baten lehen lana bada ere, disko landu eta heldu baten aurrean gaude. Rock malenkoniatsu eta iluna, oinarri erritmiko sendoez lagundutako teklatu eta ahotsak direlarik nagusi. Doinu sendo eta indartsu bezain hauskorrak, denborarekin zeure egiten dituzun horietakoak; barru-barrutik sortutakoak eta barrenak astintzen dituztenak.

 

KONTZERTUAK

Astelehena, 2014, Ekaina 16 - 23:37

Punk rock-a jorratzen dute hardcore ikutuekin eta Bonberenea estudioan grabatu dute lan hau, Karlos Osinagaren gidaritzapean. Hamabi kantuz osaturiko diskoa da, 12 abesti azkar eta zuzenak. Talde berria bada ere, taldekideen ibilbidea luzea da musika munduan, Brigada Criminal, Captain Nemo, Los Rockinson, Fist Fucking, Señor No eta Eskoriatza taldeetan arituak dira besteak beste

Orriak