Musika

Larunbata, 2016, Otsaila 13 - 20:58

"LENAO" taldeak, joan den urteko irailean bere disko berria sare sozialen bidez eskuragarri jarri ondoren, otsailaren 3an bere diskoa cd formatuan salgai jarri zuen. Edizio fisikoaren diseinua, Ander Etxaniz taldekidearen pinturetan oinarrituta dago. Disko fisikoaren salmentarekin batera, taldeak aurkezpen bira bat egingo du. Bira horretan Zingira talde oñatiarra ere izango du lagun.

Asteazkena, 2015, Azaroa 25 - 21:18

Ziklomorphosia-rekin Sorkunek estilo jauzi izugarria eman du. Urte hauetan guztietan soinuekin, soinu beltzekin, izandako enpatiaren emaitza dela, baina sorpresa izugarria eramango du diskoa entzuten duenak, proposamen estilizatu batekin topo egingo baitu, orain arte Sorkunek eskaini duenaren guztiz ezberdina dena.

Asteartea, 2015, Iraila 8 - 11:10

Iñigo HURTADO (ahotsa) atun arrantzale eta antzezlari fina eta Kristof SKUNK (baxua) rockero gaztearen (13ème Section, Skunk!, Laurel Aitken, Opium Du Peuple...) topaketaren ondotik sortu den Euskal Herriko taldea da FERGUSONS. Errukirik gabe bere haurrak erahiltzen dituen mundu ero baten aurka bihotzetik jalgitzen den oihu bat da

Asteazkena, 2015, Ekaina 24 - 08:22

Belarrietarik begietara, zerutik lurrera,... 11 begiradaz osaturiko lan berria kaleratuko du XUTIK taldeak uda amaieran. Euskal poeta, idazle , bertsolari, marrazkilari, zinegile eta musikari ezagunen laguntzarekin Lapurdi eta Baxe Nafarroko mutilek estilo aniztasunaren marka gorde nahi izan dute.
3. lana, Lurra gaitzat hartuta, txoria, arrantzalea edota etorkinaren lekukotasunen entzuteko aukera izango da.
Aurre jasta moduan hemen duzue "11 BEGIRADA" diskotik IRRIA ETA KOLOREA aurrerapen kanta.

 

Asteazkena, 2015, Apirila 15 - 11:10

Inoizko sonoritaterik trinkoenaz ageri zaigu Seiurte taldea Ezpalak izeneko disko berrian. Aurrepauso galanta. Ezagun da, betidanik, Seiurteren ahalmen handia melodia distiratsuak hegan jartzeko, oinarrituta, beti ere, instrumental oparo eta sendoen gainean. Ezpalaken baina, taldeak lortu du baita haratago joatea ere, orain arte Seiurteri ezagutzen genizkion bertuteak, hala melodikoak nola erritmikoak, modu ezin bateratsuago batean ageri zaizkigulako disko berrian bilduta, taldeak inoiz erakutsi duen nortasun artistikorik sendoenaren aurrean gaudelarik.

Orriak