Hatz10 mekanografia aplikazioa

Kontaizu

2017, Ekaina 05
Arloa: Letra Dantza

Hatz10  web-aplikazio bat da eta ikasle bakoitzak bere pasahitza izango du bertan sartzeko. Hartara, bakoitzaren erritmora egokitzen den ikasketa prozesua burutu ahal izango du ikasle bakoitzak.

Ikasleentzako ikasketa hau erakargarri egiteko, gamifikazio moduan dago planteatuta, hau da, jolas modura eta bisualki erakargarria den interfaze batekin. Hatz10 mekanografia aplikazioak, euskaraz eta euskal edukiak ditu. Irakaslearentzat ikaslearen jarraipena egiteko aukera eskaintzen du eta irakasleak dituen galderak argitzeko foro bat eskaintzen du.

2016-2017 ikasturte honetan 12 ikastolan (732 ikasle) egin da esperimentazioa eta jadanik, esperimentazioan parte hartu duten irakasleek eta ikasleek egindako balorazioekin, hobekuntzak egin dira eta dagoeneko prest dago 17-18 ikasturtean erabiltzeko.

Ikastolen Elkarteak Hatz10 gelan erabiltzeko metodologia bat hobetsi du: hiruhileko baten erabiltzea, astean 2 saiotan eta saio bakoitzean 30 minutuz. Hartara ikasle bakoitzak ikasturte batean 10 orduz erabiliko luke ikastolan Hatz10 aplikazioa.

       

LH4. Mailako ikasleekin hastea da proposatzen dena eta hiru ikasturtetan erabiliko luke ikasle honek aplikazioa, goia aipatu dugun eran. Honela, LH4, 5 eta 6. Mailan erabiliz ikasle horrek 30 orduko praktika bat pilatuko du eta horrela DBHra mekanografiatzen ikasita helduko da ikasle hori.

  Ikasle guztien aurre ezagutzak berdinak ez direnez, hiru mailakatze edo ditu Hatz10ek: ikasi, aurreratua eta   trebatze faseak hain zuzen. Merkatuan badira beste metodo batzuk, baina ikastolen Hatz10 aplikazioak      ariketa lez euskal kanta ditu, euskarak dituen berezitasunak kontuan ditu, euskalkiak adibidez, ariketa    bereziak s,z,x,ts,tz,tx letrekin, atzizkiak lantzeko jarduerak eta ikaslearen jarraipena egiten du, estatistikak  jasotzen ditu eta bere beharretara egokitzen da. Ikasle batek letraren batekin zailtasunak baditu, horretan  aritzeko aukera izango du, aplikazioak akatsak kapturatzen baititu horietan behin eta berriro ekiteko.  Ikaslearentzat erakargarri suertatzeko gamifikazioan oinarritzen da, ariketak jolas eran proposatuz.

               

Ikaslea bere pasahitzarekin sartu ahalko da aplikazioan, ikastolan zein etxetik lan egiteko aukera izango duelarik. Gurasoek ere aukera izango dute nahi badute Hatz10 erabiltzeko. Interesa duen gurasoari bere ikastolak adierazi behar dio nola egin behar duen eskaria.