Balerdi Balerdi. Disko berria.

Talde kuttuna izan da Balerdi Balerdi euskal rock eszenaren baitan. Nahi eta arrakasta komertzialetik urrun sentitu beraien burua, beti izan dituzte jarraitzaile fidelak. Oraingoan Nafarroako talde beteranoa lan berriarekin datorkigu. “Galtzen ikasteko metodoa” izenburua duen diskoa hamalau abestiz osaturik dago eta bertan rocka hizpide hartuta, blues doinuak eta pop ikutuko melodiak azaltzen dira. Ironiaz beteriko diskoa da, non “galtzailarearen” figura erabiltzen duten hainbat gai eta sentimenduren inguruan jarduteko. Heriotza, gogoak, ametsak, iragana edota pertsonaren barruko sentipenak azaleratzen dira diskoa zehar.

Lan berri hau laukote moduan grabatu dute eta garai bateko taldeekideen artean Toño Muro (ahotsa eta gitarrea) eta Sergio Ibarrola “Zara (perkusio) daude, aintzindariak. Hauei Petti (kitarra) Berako kantaria eta Anxel Iraola (baxua) batu zaizkie taldekide berri moduan.

Power pop eta folk-rock estiloetan aritu izan da taldea eta nahiz eta urte guzti hauetan geldi xamar egon dira. Taldearen diskografiari errepatuz, 1990ko hamarkadan hiru disko plazaratu zituzten eta gerora 2012. urtean “Hegoko lautadaren atzetik” disko berriaren plazaratzeak taldearen nolabaiteko itzulera ekarri zuen.

 

Gotzon Uribe

2017, Ekaina 09