Bonberenea. 20 urte ospatuz.

Gotzon Uribe

2017, Ekaina 07
Arloa: Barri music

Erreferente bat bilakatu da Tolosan dagoen Bonberenea etxea. Kontzertu areto, grabazio estudio eta zonaldeko dinamizatzaile moduan jokatzen duen gunea da “Bonbero".

Aurten 20 urte bete ditu eta ospakizunetan murgilduta daude. Bonberenea Ekintzak plataforma da azken 15 urteetan etxeko produkzio eta ekimenen katalizadore nagusia. Musikari lotutako grabazio estudioaren sorrera 2002. urtean eman zen eta geroztik hainbat eta hainbat produkzio plazaratu dituzte eta talde ugari igaro dira bertatik. “Bonberenea Ekintzak” zigilupean plazaratzen dituzte beraien lanak eta orain “Aspalditik gatoz, urrutira goaz” deitzen den disko bikoitza atera berri dute. Bilduma ederra  non 22 talderen abestiak biltzen diren.

2002.urtean kaleratu zen “Oztopo Guztien Gainetik” bildumaren jarraipen moduan planteatzen da plazatu berri den lan hau eta  Bonbereneako lagunen hitzetan “Diska bikoitza honek ez du soilik gure etxearen historia biribiltzen eta laburtzen, Euskal musikarena ere; bertan baitira talde kuttun asko, orain altuenean dauden beste batzuk eta hasi berriak diren beste hainbeste”.

 

CD- 2

1-Estricalla – Hiroshima toki guztietan dago

2- 25th Coming Fire – Still pissing

3- Estanislaw – Limonov

4- Humilitate – Simbolo de nuestra vergüenza

5- Anestesia – Harrakeri zuria

6- Eraso! – Pentsamendu ukatuak

7- Humus – Piromania

8- Zea Mays – Bonberenean

9- Sofa – Into the fire

10- Anger – Disko dantzarien heriotza

11- Matxura – Metro karratu batean

 

CD – 2

1- Glaukoma – Emaionk

2- Libe – Ispiluen iluntzea

3- Han! – Psikiatra maiz

4- Bi Bala – Cool

5- Belarmiñak – Zerbaitengatik

6- Fiachras – Traizio tradizio

7- Ze Esatek! – Rude girl

8- Atila y los unos – Atila en la casa de las maravillas

9- Bonberenea Txaranga – Dream team

10- Anai Arrebak – Aizu!

11- Pirritx, Porrotx eta Marimotots – Su txikien sorgunea