Hastera doa Gutun Zuria 2017

letrArt

2017, Apirila 18
Arloa: Letra Dantza

Zorioneko letrak, aurten X. edizioa ospatuko du –ospatu, bai, ospatu– Azkuna Zentroak antolatzen duen Gutun Zuria jaialdiak apirilaren 25etik maiatzaren 1era;

Zorioneko letrak, aurten X. edizioa ospatuko du –ospatu, bai, ospatu– Azkuna Zentroak antolatzen duen Gutun Zuria jaialdiak apirilaren 25etik maiatzaren 1era; izan ere, Ospakizuna izango du protagonista Bilboko Letren Nazioarteko Jaialdi honek eta hainbat jarduera antolatu dituzte edizio biribil hau ospatzeko. Aurtengoan izen handiak elkartuko dira literatura-bilera honetan, hala nola, Annie Proulx, Siri Hustvedt, Diamela Eltit, Kirmen Uribe, Jean-Claude Carrière eta Guillermo Arriaga. Literatura ardatz gisa duten adierazpide artistiko desberdinekin jarriko dute harremanetan beren sorkuntzako esperientzia.   Egitarau oparoa antolatu dute aurtengo ediziorako, besteak beste antzezlanak, zinea, erakusketak, instalazio artistikoak, errezitaldiak eta solasaldiak, eta horien artean, Luzinterruptuz kolektiboak sortutako “Denboran Zehar” sortu da, herritar guztientzat zabalik dagoena. Horren asmoa pentsamenduei argia ematea da, eta horretarako, horretarako, auzokoek eta bisitariek landuta dauden 5.000 koaderno erabiliko dituzte.

‘Denboran Zehar’ instalazio artistikoa apirilaren 25etik maiatzaren 1era arte egongo da ikusgai. Azken gauean, bisitari guztiek eraman ahal izango dituzte koadernoak, oroitzapenezko monumentu apal eta hauskor bihurtuta.

Sarrerak salgai daude dagoeneko hemen.

Ezin baduzu etorri, zuzenean streaming bidez jarraitu ahali zango duzu.

http://www.azkunazentroa.eus/az/eusk/agenda-2/gutun-zuria-2017-0/al_evento_fa