Sakelakoetan irakurri daiteke

Gorka Julio

2017, Martxoa 31
Arloa: Sarean

Sakelakotik ere irakurri daiteke, egunero irakurtzen dugu eta asko gainera, baina testu luzeez ari naiz orain. WhatsApp, Facebook, Twitter, Snapchtat artean, egunero frogatzen dugu, sakelakoan ere irakurri daitekeela. Aldiz artikulu luzeak edo liburu digitalak irakurtzeko ohiturarik ez dago, baina tresnak badaude.

Sakelakotik ere irakurri daiteke, egunero irakurtzen dugu eta asko gainera, baina testu luzeez ari naiz orain. WhatsApp, Facebook, Twitter, Snapchat artean, egunero frogatzen dugu, sakelakoan ere irakurri daitekeela. Aldiz artikulu luzeak edo liburu digitalak irakurtzeko ohiturarik ez dago, baina tresnak badaude.

Egunerokotasuna jarraitzeko arazo nagusia aukeraketan dago. Gehiegizko informazioa dagoen sentsazioa du jende askok eta egia bada ere, bakoitzak bere aukeraketa egitea da garrantzitsua. Horretarako oraindik tresna garrantzitsuenetakoa jario irakurgailuak dira. Albisteak publikatzen dituzten ohiko zerbitzuek, bertara harpidetzeko aukera ematen dute jario irakurgailuak erabiliz. Horrelako da tiny tiny rss adibidez. Software librea da eta zerbitzari batean instalatu beharko duzu erabiltzeko; sakeleko aplikazio batzuk ere badaude, aukeratutako jarioen informazioak jaso eta irakutzeko.

Jende guztiak ez du, bere web zerbitzua instalatzeko aukerarik izango, nahiz eta hau software librea izan. Horientzako, badira beste aukerak ere, Pocket da horietako bat. Pocket bidez, egunean zehar interesatzen zaizkigun informazioak markatu eta ondoren era erosoan irakurtzeko tresna bat da. Web zerbitzu bat da, beraz kontu bat sortu beharko dugu bertan. Nabigatzailean gehigarri baten bidez gehitzen da zerbitzuari dagokion botoia eta horrela nabigatzen ari garela intereseko guneak markatzeko aukera dugu.

Mozilla Firefoxen azken bertsioak, Pocket integratzen du eta Mozillaren kontu batekin zuzenean erabil genezakeela. Ondoren, sakelakoan aplikazio jaitsi eta bertan ikusiko ditugu azken egunetan gordetako artikulu luzeak irakurtzeko eta hauek sailkatzeko aukerarekin. Sakelakoak ez ezik, zenbait liburu elektroniko gailuk ere, tresna honekin integrazioa dute, wifi bidez sinkronizatu eta artikuluak gailu horietan irakurtzeko.

Liburu digitalak ere irakur daitezke noski. Liburu digitalak saltzen dituzten denda gehienek badute beren aplikazio propioa, baina horiek kontutan hartu gabe ere badira arlo honetan aplikazio interesgarriak ere. Bi aplikazio aipatuko ditugu, Aldiko eta FBReader.

Aldiko era ikusgarri batean liburu digitalak antolatu eta irakurtzeko tresna bat da. Apal baten itxuran kokatzen ditu dauden liburuak, horietako bat aukeratu eta irakurtzen hasten zara. Argi kontrolak, orri markatzailea, oharrak jartzeko aukera, argi kontrastea neurtzeko gaitasuna... Irakurgarritasuna errazteko tresna asko ditu eta benetan eroso bilakatzen du irakurketa. Dohaineko bertsio bat dauka eta beste bat premium.

FBReader antzekoa da, baina bere planteamendua beste bat da. Irakurgailua bere horretan sinplea da, Aldiko bezala, liburu digitalen formatu ohikoenak irakurtzeko aukera ematen du: epub, Kindle azw3, fb2... Beste formatu batzuk ere: RTF, testu laua, html... Hortik aurrera beste formatu batzuk irakurtzeko gaitasuna gehitzeko gehigarriak ereabil daitezke, adibidez PDFak ere bertatik irakurri ahal izateko. Software Librea da, gehigarri eta aukera guztiak dituen premium bertsio ordainpeko bat ere eskaintzen du. Euskaraz itzulita dago, hori ordainduz, tresna interesgarri hau laguntzen dugunez, gomendagarria ere laguntzatxoa ematea.

Irakurzaletasuna bultzatzeko tresnak badaude beraz, orain bakoitzak ikusi behar du gehiago irakurri nahi izanez gero zer hautatu. Paperean irakurtzen dutenen artean ohikoena da liburu pare bat edo hiru eramatea etengabe. Liburu elektronikoaren zaleen artean, edonora eramaten dute beren gailua. Sakelakoaren kasuan, ia soinean dugu beti, baina zer sartu eta zer ez erabakitzea ere garrantzitsua da. Nire ustez, artikuluen kasuan aukeraketa ondo egitea eta liburuen kasuan, benetan irakurriko ditugun liburuak soilik bertan izatea garrantzitsua da. Bestela, saihestu nahi genuen informazio gaindosiaren sentsazioan berriro erortzeko arriskua baitago.

Irudia: tribehut flickr erabiltzailearena da eta creative commons by-sa lizentziapean dago.